Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 27a

Lasa

Pilota - Zer litzateke Lasa pilotarik gabe! Hora nun pilotan gure bi herritar gazte ditugun Frantziako txapeldun. Alde batetik xitoetan Antton Harriet eta Paulo Tambourin 40/35 Eskulari garaiturik. Kimuetan Mattin Etcheverry eta Jokin Videgain eta Jon Ernaga aldizka gibeletik 40/38 Lau Herriko talde azkarraren aurka. Biba Antton eta Mattin, dantzari, makilari, pilotari eta agian laborari. Biba lasar gazteak!...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 27a

Irisarri

Irisartarrak Pilota elkartearen biltzar nagusia Joan den ortziralean iragan da Irisartarrak pilota elkartearen biltzar nagusia. Kirol mailan, azpimarratu behar da, urte hau izan dela, neskeetan, pilota hutsean eta palantxan finalen urtea. Bai gazteetan, Euskal Ligan edo Frantziako txapelketan, eta bereziki, xitoak txapeldun izanez. Esku huska, udan, aspaldiko partez, gaztetxoek finala jokatu dute pilotako aste handiaren karietarat, eta trinketean, 2. mailan, pare bat txapeldun...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 27a

Donibane Garazi

Herriko bozak Edozein izan martxoaren 15 eta 22ko hauteskundeen emaitzak, segur dena Donibane Garazin auzapeza aldatuko dela. Alfontxo Idiart-ek 2001ean hartu zuen Herriko Etxearen kudeaketa, 2008an eta 2014an berritua izan zena. Azken hauteskundeetan bezala bi zerrenda lehian izanen dira, aldaketa bat, herriaren populazioa emendatu dela, 15 hautetsietarik 19etara pasatu da. Gaur-egungo gehiengoaren buru zerrenda izanen da Laurent Inchauspe "Donibane Bizi Dezagun" izenpean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 27a

Urepele

Heriotze Iragan otsailaren 17an, lagundu dugu bere azken e g o i t z a r a, Jeanne Monaco, Arkidiko etxekoandrea, 86 urte egin behar zituen urte bukaeran. Urepele Lantzirian sortua, haurrideetan zaharrena zen. Mixel Monaco hartu zuen biziko laguntzat eta elgarrekin bost haur hazi. Senar-emazteek Arkadia ostatua kudeatu dute erretreta arte, lan frango egin dute. Senarra Mixel kozinan eta Jeannek gainerateko lanak segurtatzen zituen. Hala nola zerbitzatze, garbitasun,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 27a

Ainhoa

Herriko Bozak À¢'€'" Joan den astean, sare sozialen bidez eta ainhoarren gutun ontzi zonbaitetan, bi herritarren mezua zabaldua zitzaigun: herriko bozen karietara, beren burua aurkezten dute, hautagai libre gisa, Pascal Marticorenak eta Christophe Carrerrek. Orduan zerrendarik ez baitzen ofizialki presentatzen, martxoan iraganen diren herriko bozen karietara, bi lagunek erabaki dute haien burua aurkeztea, nahiz eta zerrenda osorik ez osatu. Ainhoar guziei, bi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 27a

Banka

Haziak haurtzaindegiaren biltzar nagusia Joan den otsailaren 18an iragan da Aldude ibarreko Baleako Haziak haurtzaindegiaren biltzar nagusia. Hor ziren langileak, familiak, hautetsiak eta laguntzaileak. 2019. urtea biziki ona izan da haurtzaindegiarentzat, haurrez bete baita. Lan taldeak usaiako gogoarekin lan egiten segitu du, ahalik eta harrera hoberena eskainiz. Proiektu pedagogiko ausarta ere bideratzen jarraitu du, ibarreko eskoletako haurrak beti gomitatuz ikusgarri edo...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016