Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 05a

Ibarla

Kontzertua: Hastapen elkarteak Ibarlako elizan Eguberriko kontzertu bat antolatzen du abenduaren 19an ostegunarekin (20:30). David eta Margaux Zubeldiak osatu Joglar taldeak erdi aroko kontzertua eskainiko dute, eliza berotuan. Denak ongi etorriak dira. Jean-Louis Caset zenaren ordaintzea Zinegotzi baten eskasean gelditu zen, hautagai eskasean, Ibarlako kontseiluan auzapez izendatu dute Dominique Poydessus, lehen auzapezorde Jeanne Marie Huguet, bigarren auzapezorde Arno Barbaste...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 05a

Uztaritze

Kontseiluko biltzarra Joan den ortzegunean iragan da, mintzagai multxo batekin. Aho batez onartuak izan diren erabakiak hauexek dira: departamendu mailan baserri bideetan ibiltzeko planaren eguneratzea; laborari bati bere arditegiaren hedatzeko baimena; Uztaritze herriaren onerako zortasunaren osatzea; turismo egoitza mublatuen erregistratzeko prozeduraren finkatzea; zerbitzu teknikoetan lanpostu baten sortzea; argitalpen publikoarentzat berrantolaketa, lan batzutan parte...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 05a

Makea

Mus txapelketa: iraganen da abenduaren 8an, Mindegia gelan. Izen emaitea (14:00), ondotik partidak hasiko dira (14:30). Lehen saria 400€ eta bigarrena 200€. Gose edo egarritua dena ez arrangura, behar diren guziak izanen ditu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 05a

Hazparne

Telethona Urtero bezala, eritasun arraroen sendaketa ikerketak laguntzeko egina den gertakari hori iraganen da aurten ere abenduaren 6, 7 eta 8an. Elkarte anitzek zernahi aktibitate proposatzen dituzte. Gehienak hemen lerrokatuko ditugu, bakotxak nahi duena hautatzeko gisan. - Abenduaren 6an, ostiralez eta biharamunean ere, eskoletako haurrek laster eginen dute Xapitalia kirol zelaian. Egun hortan berean, Ortzia elkartearen erakusketa bat ikusten ahalko da Choribit gelan....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 05a

Senpere

Seigarren aldikotz Senpere Kultur eta Ondare elkarteak, Festival Ravel egitura eta Akitania Berriaren laguntzarekin antolatzen du goi mailako kontzertua elizan abenduaren 8an (17:30). Dohainik eskainia da (parte-hartze libroa), bi musikari gazte ospetsu deskubritzen ahalko dira. Bata Julen Zelaia nafarra, biolina joilea, sekulako sariak irabaziak ditu, hunekin betan aurkituko dugu Lutxi Nesprias haltsuarra hau aldiz pianoan ari dena. Biak orain maixu bilakatuak dira, bai...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 05a

Herriko Bozak

Herriko Bozak antzerkia: anitz aldiz aipatua izan da astekari huntan Iduzkilorek memento huntan Piarres Larzabalen obra emaiten duela. A b e n d u a r e n 8an, Hodi Aldean ikusteko parada izanen dugu (16:30), Baigura Ikastolak gomitaturik. Memento irringarri baten pasatzeko parada, egiazko herriko bozen bezperan!...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016