Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Irisarri

Pilota - Txapeldun- Irisartarrak Pilota elkartearentzat, 2019ko urte xaharra ongi bururatu bazen, bereziki gure 2. mailako Etcheto-Dufau txapeldunekin, jada erraiten ahal dugu, urte berri hau ere arras ongi abiatua zaukula. Hala nola, palantxan, nesketan, gure xitoak Kleina Oxandabaratz Xana Labat-ek, Frantziako txapela jauntzi duten, Arrosako trinketean, joan den igandean zortzi, Urruñarrak-en parean, 10/07 eta 10/09 irabaziz. Euskal ligako finalean, galdua zuten, lapurtarren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Lekorne

Emanaldi goxoa - Joan den larunbatean bazen jende Hodi Alde gelan, Eskuz-Esku etorkinen laguntzeko ari den elkartearen sustengatzeko. Lehen partean Hélène Demé Elzévir umoristak, emazte batek ezkongabetasuna nola bizitzen duen antzeztu du. Umorearen bidez eta publikoarekin jokatuz, gaurko jendartearen begirada, feminismoa... eta bakartasuna ditu aipatzen. Ondotik Zeze musikariak giroa ezartzen zuela, gaualdia bukatu da hasi bezala irria ezpainetan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Azkaine

Denen Artean elkartearen berri Aliou, 46 urteko 7 haurren aitak, duela urte batzuk arrantza utzi behar izan zuen biziko istripu batengatik. Orai, prest da bere ofizioari berriz lotzeko. Motordun piragua eraikitzeko eta arrantzako tresnak, sare eta bertze hornitzea da xedea, Mbour herriko senegaldarrari bizitzeko eta familia ahal bezain ongi hazteko suertea emaiteko asmoz. Urtarril hastapen huntan ontzia eraikitzeko zura eskainia izan zaio eta gogotsu laster hasi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Iholdi

Agiantzak - Beñat Cachenaut auzapezak gomitatu ditu kargudun andana bat, Jean Lassalle deputatua, Denise Saint Pée eta Max Brisson senatariak, Barthélèmy Aguerre eta Anne Marie Bruthé Departamenduko kontseilariak, Maider Behoteguy Euskal Elkargoko presidente-ordea, Saldubehere Jaun erretora, inguruko herrietako auzapez zonbait eta herriko elkarteak. Oro eskertu ditu: "bakotxa bere lanean herriarentzat egiten dutenez, ez dut sobera erraiten ahal, egin diren lanen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Izura

Suaren inguruan elkarrizketa Izadiaren alde eta, nahitara pizten diren gehiegizko suen kontra altxatzen den Su Aski elkarteak proposatzen du aurtengo lehen gaualdia, Izuran, Haize Berri gelan, otsailaren lehenean (20:00). Mintzalariak: Ariège aldeko Loic Defaut artzaina eta Atlantiar Pirinioetan begetal sailean goiaditua den Paul Emmanuel Limodin. Hitzegile hauek hobeki konpreniaraziko digute, datozen urteeri begira, zein ditezkeen jokamolde ekologikoak, tokian tokiko gisara...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Amikuze

IDUZKI LORE taldeak, Piarres LARZABAL- en obra ezagunena prestatu du aurtengo, alabainan bozka urtea baita preseski. Xurien eta gorrien pataskek herria inarrosten dute, baina ez da bakarrik hortara laburbiltzen ahal komedia hori, amodio inposible batek ere trebeskatzen baitu istorio guzia, denek gogoratzen ditugun Xixon gaztearen malestrukeriekin. Irri egiteko parada ederra, gure imajinazioan toki aparta duten 'karaterazko' pertsonaiak, eta beste zenbait gauza gordetzen...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016