Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 21a

Uztaritze

Azaroaren 11 Urte bat gehiago gerlari ohiek ospatu dute azaroaren 11 doi bat euripean. Aurten André Amblar jaunak errezebitu du gudarien kurutze medaila Jeannot Tanneau lehendakariaren eskutik. Goresmenak saristatuari. Gerlari ohien bazkari batekin segitu da eguna. Uzta Hitzan festibala Aurtengo Uzta Hitza festibala kasik gainean dugu. Iraganen da azaroaren 23tik 30era. Egitaraua hauxe du beraz: 23an larunbatez (10:00) mediatekan ''Altxorraren bila'' ikusgarria eta irakurketa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 21a

Lekorne

Urtsuko Xoriak ibili da Italian SOPRAVISTA festibalean, 15 dantzari joan dira, gehienak lekondarrak ziren, 3 egun pasatu dituzte Riccione eta Rimini hirietan. 35 ikuskarri desberdin iragan dira. Txapelketa bat bazen, bakarkakoan 5 minutuko ikusgarria eman behar zen, taldeka 10 minutu. Urtsuko Xoriek 3 dantza eskaini dituzte eta 3. atera dira! Sari desberdinekin etxera sartu dira, panderoa, kopa... eta diploma bat. Dena biziki ongi antolatua zela erran dauku Myriam...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 21a

Bidarrai

Gaztaina jatea À¢'€'" Larunbat huntan, azaroaren 23an, 20:00etatik goiti iraganen da gaztaina jatea, Otxaldetarrak elkarteak antolaturik. Gaztainarekin, sagarno eta pastiza, musika eta kantu. Aurten ez baita paperik banatu etxeetan gaualdi hortaz abisatzeko, aipa zuen auzoan eta laguneri. Aro negutsu huntan, berotzeko parada pollita. Larunbat arte....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 21a

Hazparne

Herriko kontseiluaren bilkura Azaroaren 21ean, ostegunarekin bilduko da kontseilua (19:30). 22 pundutako egitaraua du bilkurak; horietarik 7k aurrekondu nagusia hunkitzen dute. Gero egur mozte egitaraua, hitzarmen berritzeak, giza baliabideak, baserri munduko gaiak eta lur saltzeak. Jakin behar da bilkura horiek herritar orori idekiak direla. Gainera, aitzineko bilkuren bildumak www.ville-hasparren. fr gunean aurki ditazke nahi delarik. Zerga istorio Norbaitek baldin badu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 21a

Ainhoa

Antzerki - Ortzegun honetatik goiti (21a), Lubies konpainiak Enfant d'Eléphant antzerkia Ainhoako Elkartetxean emanen du (frantsesez), asteartea arte, Euskal Elkargoak antolatzen duen Kultura bidean hitzorduen karietara. Les Lubies konpainiak itzalak, objektuak eta irudimena baliatzen ditu. Rudyard Kipling idazlearen Histoires comme ça hamabi ipuin bildumatik, baten egokitzapena da Enfant d'Elephant antzerkia. Ikuskizuna denei irekia da, 6 urtetik goiti. Iraupena: oren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 21a

"Hospitalité" ikusgarria

Azaroaren 26an, Baionako antzokian iraganen da. 2017an muntatua izan zen ikusgarria da, Massimo Furlan-en proiektua da Bastidako LagunArte elkarteak muntatu duena. Kristof Hiriart artistak Bastidara gomitatu zuen eta hango herritarrekin bildu zen, beren herriaren historia konda zezaten. Hor bildu lekukotasunetatik abiatu da "Hospitalité" ikusgarria, herritarren arteko proiektua da, gaurko jendarteko irudi bat emana dela. Lekua atxiki behar da Baionako Herriko Etxe sarean,...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016