Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Martxoaren 12a

Lekorne

Beranta pixka batekin baldin bada ere horra 2019ko urtean herrian iragan diren sortze, heriotze eta ezkontzak. Sortzeak: Haïden Joseph Christian Jonathan Alexandre Lasaga ; Maïka Sallaberry; Jone Amorena; Léo Rémy Alfrédo Candido Henriques; Lyana Fabienne Florence Olasagarre; Eneka Maialen Recalde; Antton André Cara. Heriotzeak: Pierre Etcheto; Maitexa Curutchet; Paul Guy Ducastaing; Jean Bellecave; Txomin Urrutia; Pierre Duhart eta Paul Jacques Brichet. Ezkontzak:...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Martxoaren 12a

Izturitze

Hauteskundeak Heldu den igandean beharrak diren herriko bozetan "Izturitze elgarrekin" zerrenda bakarra zaiku aurkezten. Jean-Michel Donapetry auzapezak eta beste hautetsiek ere lekua utzirik, salbu biek, zerrenda kasik osoki berritua zaiku beraz abiatzen. Hemendik goiti 15 hautetsi izanen dira, 500 biztanlez goiti baigira orain herrian. - Camou Frédéric (Artizarra), Haran Gilles (Amestoia), Legarto Virginie oraiko hautetsia (Zepuru auzoa), Durruty André...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Martxoaren 05a

Aiherra

Herriko bozak: ELGARREKIN SEGI auzapezaren zerrenda Jaun auzapeza berriz abiatzen dela ekipa berritu batekin jakina da. Orain arteko 7 herriko kontseilarirekin eta beste 8 hautagai berrirekin abiatzen da, orotara 8 gizon eta 7 emazte. Gure herrian ez da beste zerrendarik aurkezten, holako egoerarik ez baita sekulan gertatu Aiherran, herritar zahar batzuk diotenez. Alabainan, aldi bat baino gehiagotan gertatu baita gure herrian 2 lista oso, edo berdin 3 lista oso aurkeztea. Arño...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Martxoaren 05a

Uztaritze

''Elgarrekin Uztaritzerentzat'' ezkerreko alderdiak hasi ditu bere biltzar publikoak joan den astean, Etxehasia gelan. Bruno Cendrès, ofizioz trein-gidari dena da taldeburua. Orain arte oposizioan hautetsi bakarra zen bere alderdikoa. Hauteskundeetan berriz abiatzen da taldea osaturik. Bere egitaraua agertzean ''demokrazia parte hartzailea'' deitzen duela, azpimarratu du zer garrantzia ekartzen duen erabakietan, herritarren inplikazioa bereziki auzo batzordeetan lan eginez....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Martxoaren 05a

Heleta

Goresmenak! Pariseko ferietan, jada errana ginuen Markel zezenarekin Jean- Philippe Etcheverry joan beharra zela, presentatua izaiteko hiru eta lau urte artekoen kategorian. Zortzi ziren, gure puttikoak bigarren egin du, ez baita itsusi, 1432 kilo pisu ditu. Anitz baitira ikusi ez dutenak, ikusi nahi ere bai, martxoaren 22an gure herriko plazan izanen da primaderako ferietan. Egun hortan ere baita migen lehiaketa handia, bezperan zaldi eta behien eguna delarik. Oraindanik...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Martxoaren 05a

Lasa

Biltzar nagusia "Elgarrekin" izendatua dugun elkartearen biltzar nagusia, elgarrekin iragan dugu otsailaren 20an. Elkarte horrek biltzen dituen 71 partaidetarik gaitzeko andana bildu gira, osoki denen biltzea ezinezkoa baita. Bulegoko arduradunek eman dituzte iragan urteko xehetasunak eta aipatu aurten egin nahi lituzkeen xedeak. Konduak emanik bildu dituzte 2020ko urte sariak. Ondotik nasaiki zintzurrak bustirik Lasaiki sala eder hortan, hor be- rean prestatu apairu ezin...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016