Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Martxoaren 05a

Baigorri

Donostei ikastetxeko ikaslekin Eskolako proiektua dute, "Urtero, herriko lanbide eta instituzio bat ezagutu". Joan den ortziralean, eskolako ikasle guziak Baigorriko Irastorza okindegia bisitatu dute. Ramuntxok aurkeztu die nola egiten den ogia. Horri esker, hiztegi zehatz bat ikasi dute: zatigailua, oraska, altxagarria, okina. Ondotik haur bakotxa lanean hasi da bere ogi ttipiaren egiten. Loturik gelan, saio desberdinak eginak izan dira ogiaren ingurumena ezagutzeko. Ogiaren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Martxoaren 05a

Donibane Garazi

Pikadero filma "Rencontres Cinévasion" kari, Pikadero euskarazko filma ikusgai izanen da martxoaren 10ean (20:30) Vauban zinegelan. Ben Sharrock, film hau egin duen zinegile eskoziarra hor izanen da. Istorioa Euskal Herrian gertatzen da, krisi ekonomikoaren ondorioz burasoen etxean bizitzera behartua den bikote gazte baten bizipena kondatua da. Beren arteko harreman pribatua ukaiteko, dirurik gabe izanez, erromantikoak ez diren gune publikoak bilatzen dituzte....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Martxoaren 05a

Senpere

Urratsean edo lasterka Ibarrunen Mendizaleak lorietan behar lukete, asteburu huntan, SPUC Lasterka elkarteak antolatzen duen 9. edizioarekin. Betiko egitarau distiratsua eskaintzen dute, nun nahasiko diren sufrimendu, izerdi, baita izigarriko plazerra lasterkari eta oinezkoendako. Betidanik artzainen alhapide izan diren Santa Barbara, Uzkain, Bizkartzun, Esnaur, Suhalmendi, Bixustegiak eta bertze bazkaleku, bisitatzaile ugarik zeharkatuko dituzte. Larunbat goizean 9:00etan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Martxoaren 05a

Amikuze

Amikuze herrietako hautagaiak Martxoko herriko bozetan parte hartzeko, herrietako hautagaiek beren izenak eman behar zituzten otsailaren 27ko. Orain badakigu nor partitzen den Amikuzeko eskualdean. 27 herrien itzulia egin dugu eta huna zer agertzen den. 1) Orain arte auzapez zirenetan, 19 berriz partitzen dira zerrenda buru, beren herrietan: 17k ez dute beste zerrendarik parean: Aiziritze-Gamue-Zohazti (Chantal Erguy); Amorotze- Zokotze (Arnaud Abbadie); Arberatze-Zilhekoa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Martxoaren 05a

Makea

Laborantza saloia Onetik gasnategia ez da eskuak hutsik heldu Pariseko laborantzako saloitik. Urrezko saria irabazi du behi eta ardi esnea nahas gasnarekin, zilarra ardi gasna, zilarra ahuntz gasna, zilarra biper eta ardi gasnarentzat, zilarra "Ossau-Iraty" ardi esne gordinarekin. Gasna hauek "Ondua" sormarka pean agertzen dira. Kaskarotak Makeako gaztek jakinarazten dute aurten ere Kaskarotak antolatzen dituztela, martxoaren 7 eta 14an iraganen dira. Herritar batzuk nahi badute...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Martxoaren 05a

Bardozeko Ihauteriak

Martxoaren 7an ihauteriak iraganen dira (15:00), Gazteluko zelaigunean eta barnealdean. Egitarau aberatsa eskainia da: Bardoze matahami eta kruxpeta lehiaketa, zirtzil jantzien tailerra eta desfilea. Ondotik salda on bat eskainia izanen da. Dantzaldia Saltoka taldearekin....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016