Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Ekainaren 18a

Baigorri

Sortze Azken egunetan, bi sortze izan ditugu herrian. Lehenik, Irulegiko bidean bizi diren Patrick eta Manu Irey gazteeri sortu zaie lehen haurra, Luka izendatu dutena. Zonbait egun berantago, Bankako bidean Pagottoan egoitza duten Baptiste Arrachea eta Elorri Zabalak ere mundura eman dute lehen haurra, Hegoa izendatu dutena. Ongi etorri sortu berrieri, handi ditela osagarrian eta zorionean, goresmenak aitama uroseri baita agurrak aitatxi-amatxieri. Heriotze Joan den astean,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Ekainaren 18a

Hazparne

Lehen kontseilua Berezia izan da kontseiluaren lehen bilkura iragan astean Mendeala gelan, krisiak galdegiten dituen segurtasun neurriak errespetatzeko gisan. Behatzaile parrasta bat bazen, usaian ez bezala lehen bilkura hortan. Bere bide orria irakurtu du auzapez berriak: "lotura" izanen da mandatuaren haria. Nortasun anitzekilako lotura: euskara, laborantxa, industria, turismoa, geroa eta ingurumenaren errespetua. Berehala abiatu ekintzak aipatu dira gero. Elkartasun kutxa, pandemiak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Ekainaren 18a

Hiriburu

Herriko kontseiluaren osatzea La Perle gelan herriko kontseilua lehen aldikoz bildu da. Kontseilua bi herenaz arraberritua izan da, Alain Iriart 4. aldikoz hautatua izan da auzapez kargua hartzeko. Laugarren mandatu huntan 8 axuantez lagundua izanen da, horietan bostek lehen aldikoz kargu hori hartu dute. Horra zein diren: Michel Thicoipe, Odile Damestoy, Mathieu Elgoyhen, Fabienne Hiriburu Gorostegui, Vianney Cier, Naroa Gorostiaga Barriola, Pierre Ehuletche eta Marie Peres. Kargu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Ekainaren 18a

Uztaritze

Kontseiluko biltzarra Hauteskundeen bi itzulien artean iragan da joan den ortzegunean azken kontseiluko biltzarra. Deskonfinamenduak galdetzen dituen segurtasun neurriak errespetatzeko Lapurdi gelan egin da 18 hautetsi bertan zirela (16 gehiengokoak eta 2 oposiziokoak). Adierazi dutenez hartu beharrezko erabaki batzuentzat datuak mugatuak ziren. Oro har ez da luze joan, mintzagaietako erabaki guziak aho batez onartuak izan dira. Huna zoin izan diren erabaki horiek: Ekintza Sozialen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Ekainaren 18a

Makea

Gasnaren Besta - Makeako Laborariak elkarteak, "Gasnaren Besta" agorrilaren 21ean egin beharra zuen. Joan den astean bildu dira, gaurko egoera zeinnolakoa den aipatzeko, eztabaidatu dute atxiki behar zuten ala ez. Ikusiz gertakari anitz ezeztatuak zirela, publizitatea egiteko zailtasunak ukanen zituztela, erabaki dute aurtengo paso egitea. Esperantzarekin heldu den urtean denak ongi iraganen direla!...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Ekainaren 18a

Basusarri

Biez-Bat ikastola À¢'€'" Jakinarazten dauku, kroketak etxen eginak salgai dituela. Ekainaren 27a aitzin manatu behar dira: 2ez1. ikastola@gmail.com helbidera idatziz edo sms bat igorriz 06.62.31.85.23. On egin!...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016