Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 20a

Kaskarotak

Otsailaren 29an eta martxoaren 1ean eta 8an etxez-etxe pasatuko dira. Polliki dantza taldeak abisatzen du, bere egutegian etxe batzuetan pasatzeko oraino leku batzuk badirela, interesatua denak deitu behar du 06-89-26-78-08 numerora. Martxoaren 7an da Zanpantzar jujatua izanen, haur gazteak Luhuso ere dantzan ikusteko parada izanen da....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 20a

Banka-Aldude-Urepele

Libertimendua: iraganen da martxoaren 1ean, Esnasuko plazan! Horra egitaraua: desfilea (10:30), ibarreko eskolen emanaldia (11:00), ondotik Zirtzil eta Karatoxen jokoa. Miren Artetxe eta Aimar Karrika bertsutan ariko dira. Aperitifa Menta ostatuan hartuko dugu. Bazkaria berriz, St Sylvestre ostatuan izanen da. Tokiak atxik 06-79-61-84- 41 zenbakira deituz! Txaurte denak gurekin libertitzera !...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 20a

Baigorri

Aitzina Baigorri Herriko Etxeko hauteskundeak martxoaren 15 eta 22an iraganen dira. Horri buruz, "Aitzina Baigorri" taldeak (Jean-Michel Coscarat auzapeza barne) biltzar bat antolatu du joan den astean Herriko Etxean, jende multxo pollitaren aitzinean. Taldeak, azken 6 urteetako bilana eman du baita ondoko urteetako programa larri larria aurkeztu. Hau, bost sail nagusitan azaltzen da: hartua den dinamika segitu, aktore ekonomikoekilako harremanak sendotu, trantsizio ekologikoan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 20a

Senpere

Iragan gertakariak Pasa diren egunetako bi ekitaldi nahi nituzke aipatu, biek ere herritar andana bat ekarri baitute Larreko salarat, beren ikusmina xorroxtu nahian. Zinemari doakionez, aurkeztua izan zauku "Le Chemin d'Ernoa" Louis Delluc zinegileak grabatua 1921 urtean, film mutu moduan. Kondakizunaren istorioak ez zuen baitezpadako garrantzirik, haatik irudietan gure eskualdeko anitz xoko agertu dira, lasterregi iduriz. Halere garai hartako Senpereko karrika ongi erakutsia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 20a

Azkarate

Heriotze: Elixaldeko Elene Inchauspé dugu lagundu bere azken egoitzarat. Joan da isil isila bizi izan den bezala 93 ur- tetan. Ezkongabea izanik, bere anaiarekin bizi izan da. Gure doluminak onart ditzala familia guziak....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 20a

Azkaine

"Otsail erditan zozo-emeak xitan behar du" erran zaharra egiaztatua dela dio Azkaingo baratzezain batek. Udaberri seinalea! Mintzaldi-eztabaida Ortzegun iluntxean, 20an (19:30), Eneritz Zabaletak hitzaldia eskainiko du kontseiluko gelan Herriko Etxean ondoko gaia aurkeztuz: ahal bezain jende gehienari euskara ikasteko aukera emaiteko zer egin? Euskararen bizigarritasuna eta normalizazio linguistikoa laguntzeko zer politika bultzatu? Eneritzen kolaborazioarekin...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016