Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 06a

Amikuze

Otsail ostegunak - Otsailaren 6an, Aljeriako gerla euskaldunen memorian, Piarres Aintziart, Xipri Arbelbide eta Jean-Louis Davantekin 24. aldikotz, Zabalik elkarteak antolatzen ditu otsail ostegunak. Lau hitzaldi, lau ostegun gauez, (20:30-23:00), trago eta bixkotxa barne Donapaleuko Auzitegi karrikako gelan. Lehena ostegun huntan, otsailaren 6an, iraganen da. Gaia: Aljeriako gerla euskaldunen memorian. "Gertakariak" eta ondotik "Baketze operazioak" deitu zena, egiaz gerla bat...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 06a

Donibane Garazi

Dolu À¢'€'" Jean Baptiste Etxarren- Lohigorri, joan den astean zendu da 92. urtean zelarik. Garazi osoan ezagutua zen, Maiorga kolegioko erakasle eta zuzendari anitz urtez izana. Donazaharren sortua bazen, erroak Uharte-Garazin zituen egin. Ikasketak Bordelen egin zituelarik "Juan Huarte de San Juan" uharte-garaztarra hartu zuen iker-lan bezala eta hari beretik lehen liburua ere pertsona hunen inguruan idatzi zuen. Biziki atxikia zen Baxe- Nafarroari eta nola ez...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 06a

Itsasu

Sortze Urtarrilaren 18an sortu da Baionan Mikel Ibar Berrio, Chantal Ibar eta Philippe Berrioren semea. Familia bizi da Berandotzeko bidean. Zorionak gurasoeri eta ongi etorri Mikel-i gure artera! Heriotze Urtarrilaren 20an zendu da Yvette Iharour anderea, sortzez Rebouilh, Pierre Iharour auzapez ohiaren andrea. 89 urte zituen. Familiari dolumin beroenak helarazten dizkiogu astekari hunen bidez. Ihauteriak Urtarrila pasatu eta, huna ihauteriak! Karia hortara, urte...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 06a

Senpere

BECtso Saioa igandean Herri-Urrats elkarteak ohidura du urtero antolatzea bertsu saio berezi bat negu betean eta aurten, jaz bezala, Larreko gelan kokatuko da otsailaren 9an (16:00). Tokiak mugatuak direnez sarrerak lehenbailehen erostea galdegina da ikastoletan edo interneten bidez Herri Urrats-en webgunean baita Baionako Elkar dendan. Goi mailako ekitaldia aurkituko dugu, nun ariko diren Euskal-Herriko bertsulari txapelketa nagusiko 8 finalistak, hala nola: Maialen Lujanbio,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 06a

Hazparne

Artearen historia "Giocondaren espantuek funtsik ba ote dute?" Funtsezko galdera horri erantzunen dio bere gisan Jean-Philippe Mercé berezituak, Haritz Barnen eginen duen konferentzia batean, otsailaren 12an (18:30). Mundu guzian famatua den obra hori lehenik ikertuko da eta gero progresiboki ikusiko da historiako izar gorena izaitera eraman duten urratsak zoin izan diren. Artean jakintsuna izan gabe parte har daiteke konferentzia hortan. Beti goxoa, egunerokotik ateratzen duen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 06a

Izturitze

Estreinaldi Herriko atseden gune josta lekua, joan den urtean osoki berrantolatua eta berritua izan dena, ofizialki estreinatu da urtarrilaren 21ean. Ohiko xingola moztea eta ongi etorriaren ondotik, Jean-Michel Donapetry auzapezak obren berri eman du xeheki eta azpimarratu holako gune baten beharra, hor kokatuak diren Bigabat eskola publikoko ikasleentzat eta "Arberoan alaiki" haurren aisialdi zentroarentzat, beste herritarrentzat ere baliagarria dena asteburuetan eta beste...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016