Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Baigorri

Heriotze Anitzek jada entzun dukezuen bezala, istripu lazgarria gertatu da aitzineko igandean Izpegiko bidean, Greko Prat herritar gaztea bere autoarekin erroizturik. Lanera ez ageri, biharamunean harrapatu dute errekan, gidari dohagabea gorputz bere autoaren barnean, 38 urte zituen. Berri txar horrek herritarrak tristezian sartu gaitu. Lyon eskualdean sortua, bere buraso eta anaiarekin etorria zen haurrean Leisparze Amoztoira. Mutiko goxoa, zerbitzu egilea eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Baiona

Baionan Kantuz - urtarrilekoa 2020ak ere ezagutuko du Baionan Kantuz-en elgarretaratzeen alegeratasuna bere kantu eta irrintzinekin, Iparraldeko hiri nagusiko plaza eta karriketan, beti bezala, hilabeteko laugarren larunbatean eta Baionako gertakari nagusietan. Nornahik jarraikitzen ahal du, eta ekimen hori urteetan daraman Tuntuna elkarteak behar diren tresnak emaiten ditu denen zerbitzurako: musikarekilako lauzkatze goxoa, liburutto bat kantuen hitzeentzat eta umorea ere...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Aiherra

Heriotze: Plaxateako Henrieta Heguy, 96 urtetan Plaxateako Henrieta HEGUY, sortzez Haristoy, etxekoandre xaharra zendu da. 96 urte egin behar zituen aurten, bazuen 5 bat urte Izturitzeko xahar etxean sartua zela. Plaxatea etxea, Apairi auzoaldeko hitzordu tokia zen lehen, kartierreko ostatua baitzuen. Funtsean herriko bestak duela zonbeit urte arte Apairin egiten ziren. Toki hau umore onaren tokia izan dela ez da dudarik, bere senar zenarekin adin guzietako jendeak hor...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Sara

Larrun ez hunki 2017ko Larrungo trein ttikiarentzat Departamenduko Kontseiluak atera zuen proiektu bat "Larrun 2020". Larrun Ez Hunki kolektiboa kontra zen eta erreusitu du proiektua zaintzea, orai departamenduak bertze proiektu bat agertu du: aparkaleku berriak lepoan ez egitea, trein gehiagorik ez, baztertu turista gehiago hupatzea eta ez egitea jende enbaldituen bidea erran bezala. L.E.H. kolektiboak proposatzen du elkarteeri, solas egiteko bilkuretan parte hartzea:...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Irisarri

Pilota - Txapeldun- Irisartarrak Pilota elkartearentzat, 2019ko urte xaharra ongi bururatu bazen, bereziki gure 2. mailako Etcheto-Dufau txapeldunekin, jada erraiten ahal dugu, urte berri hau ere arras ongi abiatua zaukula. Hala nola, palantxan, nesketan, gure xitoak Kleina Oxandabaratz Xana Labat-ek, Frantziako txapela jauntzi duten, Arrosako trinketean, joan den igandean zortzi, Urruñarrak-en parean, 10/07 eta 10/09 irabaziz. Euskal ligako finalean, galdua zuten, lapurtarren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Lekorne

Emanaldi goxoa - Joan den larunbatean bazen jende Hodi Alde gelan, Eskuz-Esku etorkinen laguntzeko ari den elkartearen sustengatzeko. Lehen partean Hélène Demé Elzévir umoristak, emazte batek ezkongabetasuna nola bizitzen duen antzeztu du. Umorearen bidez eta publikoarekin jokatuz, gaurko jendartearen begirada, feminismoa... eta bakartasuna ditu aipatzen. Ondotik Zeze musikariak giroa ezartzen zuela, gaualdia bukatu da hasi bezala irria ezpainetan...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016