Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Azkaine

Denen Artean elkartearen berri Aliou, 46 urteko 7 haurren aitak, duela urte batzuk arrantza utzi behar izan zuen biziko istripu batengatik. Orai, prest da bere ofizioari berriz lotzeko. Motordun piragua eraikitzeko eta arrantzako tresnak, sare eta bertze hornitzea da xedea, Mbour herriko senegaldarrari bizitzeko eta familia ahal bezain ongi hazteko suertea emaiteko asmoz. Urtarril hastapen huntan ontzia eraikitzeko zura eskainia izan zaio eta gogotsu laster hasi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Iholdi

Agiantzak - Beñat Cachenaut auzapezak gomitatu ditu kargudun andana bat, Jean Lassalle deputatua, Denise Saint Pée eta Max Brisson senatariak, Barthélèmy Aguerre eta Anne Marie Bruthé Departamenduko kontseilariak, Maider Behoteguy Euskal Elkargoko presidente-ordea, Saldubehere Jaun erretora, inguruko herrietako auzapez zonbait eta herriko elkarteak. Oro eskertu ditu: "bakotxa bere lanean herriarentzat egiten dutenez, ez dut sobera erraiten ahal, egin diren lanen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Izura

Suaren inguruan elkarrizketa Izadiaren alde eta, nahitara pizten diren gehiegizko suen kontra altxatzen den Su Aski elkarteak proposatzen du aurtengo lehen gaualdia, Izuran, Haize Berri gelan, otsailaren lehenean (20:00). Mintzalariak: Ariège aldeko Loic Defaut artzaina eta Atlantiar Pirinioetan begetal sailean goiaditua den Paul Emmanuel Limodin. Hitzegile hauek hobeki konpreniaraziko digute, datozen urteeri begira, zein ditezkeen jokamolde ekologikoak, tokian tokiko gisara...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Amikuze

IDUZKI LORE taldeak, Piarres LARZABAL- en obra ezagunena prestatu du aurtengo, alabainan bozka urtea baita preseski. Xurien eta gorrien pataskek herria inarrosten dute, baina ez da bakarrik hortara laburbiltzen ahal komedia hori, amodio inposible batek ere trebeskatzen baitu istorio guzia, denek gogoratzen ditugun Xixon gaztearen malestrukeriekin. Irri egiteko parada ederra, gure imajinazioan toki aparta duten 'karaterazko' pertsonaiak, eta beste zenbait gauza gordetzen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Zuraide

Agiantzak burrustan eskuin ezker berritzen ari dira urte berriari begira. 2020. urtea proiektu berriz beteta etor dadila! Herria astekariak beti aitzina segi dezala! Astekari hunen idazle eta irakurle guzieri Osagarri ona opatzen dizuegu oroz gainetik Biziak eskaintzen duen hoberenaz gozatzeko Dorpeenari pare egiteko Indarrak eta borondateak batera ditzagun!...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Izturitze

2019ko gorabeherak Sortzeak: hiru izan dira; izen deiturak agertzeko familiaren baimena behar omen baita, batena dut eskuratu; Nerea BIDART, Otsotea. Ezkontza bat: Mendiburuko Sylvain DONAPETRY eta Chantal ETCHEVERRY, irailaren 7an Bi heriotze: Argiko Jeannot LACLAU eta Etxebehereko Batita HARAMBOURE Estreinaldia Urtarrilaren 25ean, larunbat goizeko 11etan estreinatuko da 2019an osoki berritua izan den herriko jostalekua. Herritarrak gomitatuak dira alabainan. Urte berri...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016