Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 09a

Donapaule

Bi zerrenda Donapaleuko herriko bozetan heldu den martxoan Zonbait hilabete hauetan zurrumurruak entzuten ziren, 2014an bereiz partitu ziren oposizioneko bi zerrendek elkarlan bat abiatua zutela lista bateratu bat muntatzeko 2020ko martxoko herriko bozetan. Iduriz egia da. Joan den asteko Mediabasketan, Charles Massondo eta Extebe Irola, orduko zerrendaburuek erakustera eman dute elgarrekin joaiteko xedea dutela. Proiektu bat landu dute eta ondoko egunetan argitaratu behar...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 09a

Hazparne

Elkarte berri bat Jendea gero eta gehiago mendian dabil... herri gehienetan mendizaleen batasun bat aurkitzen da. Hazparnek ere ukanen du berea: Urtsuko Zapetak deitzen da. Sortze horren berri emaiteko, nahi duen oro gomitatua da informazio bilkura batetara urtarrilaren 11n, larunbatean, Mendeala gelan, (11:00) iraganen den bilkurarat. Harat ezin joanarentzat huna telefono zenbaki bat: 05 59 48 37 21 edo helbide hau: urtsukozapetak@outlook.fr. Liburu baten aurkezpena Amets...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 09a

Aiherra

Ibiakoitzean, makila eskuan Oroitaraziko dugu bakearen aldeko manifestaldi handiak antolatuko direla Baionan eta Bilbon, urtarrilaren 11n, hots larunbatean, Baionan (15:00) eta Bilbon (17:00). Urte guziz urtarril hastapenean antolatzen den elgarretaratze handia da berriz errepikatuko, aldi huntan makila eskuan Baionara gomitatuak gira bakearen alde oihu egitera. Alta ba ele ederrak entzun dira Frantziako buruzagien aldetik, Macron lehendakariaren aldetik, Euskal Herriko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 09a

Uztaritze

Egoera zibila Bukatu berri den urteak ikusi ditu Uztaritzen 84 sortze, 18 ezkontza eta 75 heriotze. Iragan urtean asko jende sartu dira herrira, bi gune osoki bete baitira, adibidez Hirigoina eta Kiroletako biziguneak. Ondorioz orai herria 8.000 bizitzailetara hurbildua da. Mezak telebistatik Urtarrilaren 19an, 26an eta otsailaren 2an Euskal Telebistak zabalduko ditu hiru meza Uztaritzetik, bainan bereziki Arruntzako elizatik. Beti bezala meza horiek bezperan (beraz 18an, 25ean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 09a

Irisarri

Pilota Lehenik, Irisartarrak Pilota elkartearen izenean, agiantza hoberenak, Herriako irakurle guzieri, pilotazale eta besteri! Urte xaharra joan zauku eta abenduaren erditsuko bi egunaldiak, 14 eta 15ekoak, askoren gogoetetan geldituko dira. Lehenik, Senperen gure 2. mailako Etcheto-Dufauk, ligako txapela jauntzi zuten, aise nagusituz Airetik-eri. Biharamunean, Irisarriko trinketean eta inguruan, pilota elkarteak nahi izan ditu ohoratu bi laguntzaile, Aña Costa eta Jean-Mixel...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 09a

Azkaine

Bi zuzenketa norbaitek egin ditu azken aitzineko berrietan, "Charliri omenaldian": haro emana nuen eta harro zuzendua izan da. Haro: oihu edo hitzekin egiten den arrabotsa eta hori erran nahi nuen; harro delarik urguilutsu edo handius. Bestalde adi adi emana nuen eta adi bakarrik gelditu da. Adi adi delarik: biziki adi. Bi ohar horiek egin nahi nituen, lehena bereziki bi hitzek ez baitute batere erran nahi bera. Bertzerik ez, ez gira hortako gaitzituko. Azken...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016