Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 09a

Sara

Urte berri on eta zoriontsu, osasunarekin kazetari guzieri bai ere irakurleeri! Gaboneko kontzertua: abenduaren 22an ongi pasatu da, denbora txarrak ez du jendea izitu, 250 bat baziren etorriak elizara, Labandibar bi ahizpak eta Erlauntza koruaren en-tzuterat. Denak ongi aritu dira, bai eta kantariak, Sophie pianoan eta Delphine biolinean, goren-gorenean arizan dira. Bai izigarriko memento on bat pasatu dugu, esku-zarta ederrak izan dituzte. Ondotik Sarako herriak deneri, lagun...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 09a

Senpere

Asisko Urmenetaren ikusgarria ostiralean Urte zaharra joan urte berria jin, kultur ekitaldiak badoatzi aitzina, denen atseginetan, iturri agortu ezin bat bezala. Joan den astean aipaturiko ekitaldiari buruz huna zer dion Lapurdi 1609 elkarteak bere gomita gisa. Asisko Urmenetak eskaintzen daukun AztiHitza izeneko ikusgarria Agosti Xahoren bizitzaz idatzi duen komikitik (bande dessiné) abiatzen da. Aurkezpen ilustratua ikusten ahalko duzue, Zuberuko kantu, antzerki eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 09a

Lekorne

Herriko Etxeko abisua: herriko postaz arduratzeko pertsona bat bilatzen du, martxotik harat lan egiteko, 15 oren astean, hunen ardura izanen da: gutunen kudeaketa, banku postalaz arduratzea. Interesatua denak urtarrilaren 22a aitzin izena eman behar du www.cdg-64.fr helbide huntara. Pile Poil ikusgarria: oroitarazteko jadanik aipatua baitugu, Demé Elzévir antzerkilariak emanen duena, urtarrilaren 18an. Aitzin jateko eta edateko parada izanen da (19:00), ikusgarria bera...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 09a

Azkarate

Heriotze À¢'€'" Eguberri egunean berria hedatu da Marie- Thérèse Lozano 83 urtetan zendu zela. Denbora guti zuen Izpurako zahar-etxean sartua zela. Lau haurren ama, emazte mintza errexa zen. Izan dadin zahar ala gazte, denek oroitzapen ona atxikiko dugu. Jendalde gaitza etorri da bere ehorzketa egunean, azken egoitzarat laguntzeko. Hemendik helarazten ditugu gure dolumin beroenak familia guziari....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 09a

Heleta

Mus partidak - Euskal Herriko zazpi probintzietako mus lehiaketa berriki abiatu da, Baxe Nafarroako kondu eginen da Heletan, Ttotte Larre ostatuan, urtarrilaren 10ean (20:00). Bestalde Frantziako mus txapelketa abiatuko da ondotik, urtarrilaren 18an (20:30), beti Larre ostatuan, izenak ere han berean, deituz 05-59-37-62-81. Mezak: Ibiakoitzean (17:00) Armendaritzen. Igandean (9:00) Iholdin eta (10:30) Mehainen....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 09a

Suhuskune

Bertsu eta sagarnotegi afaria Herriko gelan bertsu afaria antolatua izanen da, urtarrilaren 25ean. Nor dira hor izanen? Alde batetik aurtengo XILABAko txapeldunak, "Ez otoi pentsa" taldea, eta beste aldetik "Aita" taldea: Ortzi Idoate, Ellande Alfarro eta Amets Arzallus. Gai emaileak: Pettan Prebende eta Xan Berterretche izanen dira. Horra egitaraua: zintzur bustitzea (19:00) eta sagarnotegi afaria (21:00). Afaria eta saioaren sartzea 25 eurotan izanen da, izenak eman behar dira...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016