Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 02a

Amikuze

Amikuzeko berriño hauek aurkeztu aitzin, urte berri on eta zoriontsu bat desiratzen dugu Herria irakurtzen duten guzieri. Amikuzeko Gau Eskolak bere urteko biltzar nagusia egin du Eguberriko oporrak aitzin Donapaleuko Herriko Etxean. Hogeita hamar bat lagun hurbil bildu dira. Urteko bilana aurkeztua izan da. 2019ko Korrika aipatua izan da, goraipatuz Amikuzen ukan duen arrakasta. Txosten morala eta konduak aho batez bozkatuak izan dira. Oraiko bulegoa baieztatua izan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 02a

Azkaine

URTE OSASUNTSU eta BAKETSUA desiratzen dut Menane eta Jenofa bi langile suharreri bai eta Azkaineko eta beste herrietako irakurle bakotxari. Gomita bat Sozial mailan arduratzen den CCAS-ek, 70 urte eta gehiago duten Azkaineko biztanleak krakada animatu batetara gomitatzen ditu Axafla Baitara urtarrilaren 7an (16:00). Izena emaiteko deitu Herriko Etxera: 05 59 54 68 30. Adin Goxoaren ateraldia Urtea elgarrekin hasteko Adin Goxoak gomitatzen ditu bere kideak Hegoaldera itzuliño...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 02a

Donibane Garazi

Zoe Brayren erakusketa Aspalditik Estatu Batuetarainoko emigrazio lurra izanik, Baxe Nafarroak lotura indartsua atxikitzen du Ameriketako Mendebaldearekin. Anitz euskaldun gazte joan ziren, bizi berri baten bila, artzain, behizain edo etxeko langile gisa. Zoe Brayk margotu Ameriketako euskaldunen potretak aurkezten dute horietako emigrante eta ondoko belaunaldiko batzuk. Pertsonak adin desberdinekoak eta eremu profesional eta sozial anitzekoak dira. Baina denak estatubatuar hiritarrak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 02a

Bidarrai

Heriotze À¢'€'" Abenduaren 21ean ehortzia izan da gure herrian Francine Heguy, sortzez Maurat. 92 urte zituen. Castanet herrian sortua zen, Tolosa aldean. Bidarrain bazuen osaba bat guarda zena, eta hunen ikustera etortzen zelarik zuen ezagutu Xurrutako Jean (Manez) Heguy. Hunekin ezkondurik, bi haur ukan dituzte, Jean-Pierre eta Françoise. Luzaz Castelsarrazin hirian bizi izan dira, Jean han zagola mediku. Erretretan Euskal Herrirat itzuli ziren, Bidarrairat. Azken hogoi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 02a

Heleta

Erretira on Annie Hogeita hamar urte Herriko Etxeko sekretario iraganik, Annie Chapelet-ek bere lana utzi du. Karia horren ohoretan herritarrak gomitatuak ziren esker onezko biltzarre batean parte hartzera. Auzapezak eskertu du denen izenean: "badakigu herri ttipi hauetan sekretario bati anitz galdatua dela, errezebitze, paper betetze, argi galde edo berdin pleinuak, hor izan zira guzieri arrapostu emaiteko. Ene aitzineko auzapezak hautatua, ordutik halere kanbiamendu anitz...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 02a

Uztaritze

Urte berri on Urte berri on behar diren grazia guziekin, lehenik uztariztar guzieri eta ere kaseta hunen, berriketari, moldatzaile eta irakurle guzieri. B.S. Herriko egur mozketa Aitzineko urtetan bezala, 2020an, Herriko Etxeak eginen du berotzeko egur mozte eta salmenta. Oihanean egur mozte horiek eginen dira kudeaketa iraunkor batean eta segurtasun baldintza handienetan. Baldintzetan jakin behar da 2019an egurra eskuratu dutenek ezin dutela berriz galdatu. Familia bakotxak...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016