Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 19a

Senpere

Bazterrak urez hantuak, horra zer irudia utzi daukuten joan den asteko uholdeek, zorionez kalte material batzuetatik kanpo, ez da istripu latzarik sortu gure herrian. Ohartzekoa da urtero gure ibaiak kapriza bat egiten duela bere ohetik atera nahiz, oraikoan bederen Urdazuri edo Urzurik bere bidea laster hartu du. Hazileko sortze eta heriotzeak Sei sortze seinalatuak izan zauzkigu, huna hemen: Aritz Redal- Ithourria Olasoko bidean, Kailys Camille Loup Aintzira auzoan, Irina Dos...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 19a

Itsasu

Heriotze Joan den ostiralean, abenduaren 13an, zendu da Adolphe Anchordoquy jaun apeza. 90 urte zituen, berriki beteak. Bègles hirian sortua zen, baina bere burua osoki Itsasuartzat zeukan, eta guk ere bai! Bere apez ministeritzan, lehenik 18 urtez egon zen Biarnoan, eta ondotik 32 urtez Arrangoitzen, eta azkenik, 14 urtez, Kanboko Santa Elixabet Erretreta Etxeko omonier. Haren ehorzketa elizkizuna iragan da joan den asteartean Itsasuko elizan, egon izan den toki guzietarik...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 19a

Zuraide

Eguberriko merkatua Plazerrez ibili gira Eguberriko merkatuan joan den larunbatean, ez baitzen ideia onen eskasik opari balios batzuen eskaintzeko, tokiko ekoizpenak sailkatuak ziren azoka gisa, izan dadin herrian bertan uztatu eztia, hur, Emilieren ahuntz gasna, Kintoako xerrikia, Uronakobordako biperra, Atxuri Aldeko saskia... horien artean, eskulanak ederki apainduak, zurezko joko, Zortziko argitaletxearen liburuak, beharritakoak, harri landuak. Zonbat artista hemen berean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 18a

Ahetze

Heriotze Arazoaren 29an segitu dugu bere azken egoitzara Jean Urkia, 1934ko maiatzaren lehenean Ahetzen Pausalekuan sortua. 1959ko martxoaren 31n Germaine Etcheverryrekin esposatu zen eta 5 haur ukan dituzte. Lau alaba eta seme bat: Carmen, Myriam, Murielle, Franck eta Christelle. Ondotik 11 haur ttipi eta hiru ondoko alaba ttipi. Gaztetan bere aitaren segida hartu zuen hargintzan eta ondotik biribil-bidean sartu zen lan egiteko. Erretira hartu eta, arrazako lapin hazkuntzan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 12a

Aiherra

Dantzin' Aiherra gaualdia, ibiakoitzean Besta komiteko gazteek jakinarazten daukute ibiakoitz arratsean Aiherrako Denen Etxean memento goxo baten pasatzera gomitatzen gaituztela DJ BULL handiarekin. Berek dioten bezala "kristoin giroa, freskagarriak, alkohola, musika, dantza eta beste segurtatua izanen dira". Odol emaitea Aiherran, ortzegun eta ortziralean Odolaren eskasean direla eritetxe eta ospitaleak jakina da. Osagarrian den edonork laguntza ekar lezake odola emanez. Odola...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 12a

M. Marikita Tambourin

Marikita Tambourinen liburu berri hau, M. deitzen da. Nor ote da M.? Urruneko maitale baten ezaugarri nagusia da M., liburuko 15 kapituluen izenburuak letra horrekin hasten baitira, maitasuna eta memoriaren adierazgarri. Duela aspaldi gertatu zen ezinezko amodio istorio baten oihartzunak gutaraino dakarzkigu, Euskal Herritik Asiaraino bidea eginez, gaztetasuna zahar aroari lotuz. Auto-fikzio honek iragana eta oraina bateratzen ditu, bizi osoko bilaketa batean, desagertuaren...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016