Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 12a

Donibane Garazi

Margo erakusketa: Zoe Bray margolariaren "Ipar Ameriketako mendebaldeko euskaldunen potreta" erakusketaren ikusteko parada izanen dugu. Abenduaren 11tik urtarrilaren 10era Herriko Etxean ikusgai izanen da astelehenetik ostiral arte (8:30-12:00 eta 14:00-17:30). Itzuli baten egitea balio du, lehenik zenbaitzuk hain segur ezagun batzuen aurpegiaren ikusteko parada ukanen baitute eta bestalde margo horiek bizitasun batekin eginak baitira, iduri baitu parean ditugula. Saltegi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 12a

Amikuze

Emazteen kontrako erasoak Azken denbora hauetan anitz aipatzen da emazteeri buruz eginak diren bortizkeriak eta pentsatzen dugu hauek gure etxetik urrun gertatzen direla! Ez da arrunt hala. Berrikitan jakin dugu Behaskanen emazte bat joa izan dela eta bere laguna arrastatua izan dela. Ipar Euskal Herrian ere gertakari hauek entzuten ditugu maleruski. Duela aste bat, lehen ministroak bortizkerien kontrako neurriak presentatzen zituen memento berean, Baionan hiru gizon auzitaratuak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 12a

Iholdi

Goxa Leku erretira etxeak 10 urte Hautetsiak anitz ziren: J.J Lasserre, B. Aguerre, A. Sainte Marie, Anne-Marie Bruthé eta inguru herrietako auzapez langile ala hurbiletik segitzen dituztenak Goxa Lekurat. Beñat Cachenaut Iholdiko auzapez eta administrazio kudeantzarako lehendakariak eginik gomita. 10 urte idekirik erretira etxeak betetzen eta, behar zela doi bat ospatu, bere agur beroan, ongi etorria bota ondoan erran du: "hamar urte horietan ikasi dugu etxe horren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 12a

Donazaharre

Aljeriako soldadu ohien elgarretaratzea Abenduaren 5 huntan, aitzineko urteetan egiten den bezala, Garazi, Baigorri, Oztibarreko CATM-UNC-ko Aljeriako gerlan ibili diren soldadu ohiak Donazaharren bildu dira, nunbre handian. Eguna hasi da mezarekin, Alexis Inchauspe kidearen mezuarekin, zoinetan oroitzapena behar baita begiratu, bai eta ere oraiko guduka bortitzak Afrikako eremuetan ari direnak kontuan har- Donazaharre tu. Jean-Pierre E t c h e v e r r y apezak,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 12a

Uztaritze

Santa Barbara Joan den igandean ohidura den bezala suhiltzaileek Santa Barbara beren egoitzan ospatu dute. Departamenduko hautetsi Darrasse anderea, Carrère auzapeza bi axuantekin, Barnetche erretora eta Gérard Hiriart kolonela hor ziren ospakizun hortarako. Philippe Duguine kapitainak azaldu ditu urteko gora beherak, horietan gure suhiltzaileek 350 ateraldi egin izan behar dutela, heietarik 200 bat Uztaritzen berean. Kamioi berri bat ere ukanen du zentroak 2020an....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 12a

Izturitze

Artetxean Abenduaren 18an, asteazkenez (18:00), beharra da Soinubilako haurren urte hondarreko musika emanaldia. Entzule eta sustengatzaile anitz igurikatzen dituzte usaian bezala. Elgarretaratze goxo hori doi bat luzatzeko eta untsa bururatzeko izanen da: ostatu, pintxo eta musika bistan dena. Ongi etorri deneri....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016