Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 12a

Irisarri

Pilota finalean Joan den astean, hemendik beretik erraiten ginauzuen, gure 2. mailako Etcheto-Dufauk, isil isila beren txapelgoa goxoki eramaiten zutela eta hala gertatu da joan den ibiakoitzean, finalerdietan Senperen. Sobera bortxatu gabe Eskularikoen parean David eta Nicolas aise nagusitu dira 40-22. Orain finalean ariko dira heldu den ibiakoitzean, abenduaren 14an, beti Senperen (16:00), Airetikekoen parean. Suerte on! Pilotaren eguna, igandean Eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 12a

Sara

Beti Gazte elkartearen azken elkarretaratzea ongi pasatu da gan den larunbatean, 60 baziren elkarretaratuak bazkari on baten aitzinean, Elena eta Anabelek jatekoak onak eta bero beroak zerbitzatuak, dena omore onean. Elkarteak denak eskertzen ditu eta denek goxotasunean pasatu urte buruko bestak. Heldu den urtean elkarteak eginen ditu 30 urte antolatua dela, orduan zerbait berezi egin beharko dugu, ari gira jada pentsaketetan, denentzat sorpresa izanen da. Abisu - Suko eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 12a

Itsasu

Sortze Azaroaren 22an sortu da Gabi DUVAL LARCABAL. Aita du Jean Duval eta ama Laura Larçabal. Zorionak gurasoeri eta ongi etorri gure artera Gabi sortu berriari! Odol emaitea Odol emaitea egiten ahalko dira heldu den astean bi arratsaldez, ostegunez eta ostiralez, abenduaren 19an eta 20ean (15:30-17:00), Sanoki gelan. Olentzero Eta bai! Eguberri garaian sartuak gira... Olentzerok bere bisita eginen du Itsasun abenduaren 20ean, ostiralez, Atharrin. Atxik eguna oraidanik! Heldu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 12a

Baigorri

Heriotze Joan den ortzegunean jendaldeak segitu du Terex Intçaurgarat Manexenea ostatuko amatxi bere azken egoitzara. Leispartzen sortua, lau alaba eta seme bateko familia ederra hazi du Robert bere senar zenarekin. Hotel-jatetxean, arrabots handirik gabe, anitz lan egin du eta emazte baliosa baita bihotz handikoaren oroitzapena uzten dauku. Adinarekin, osagarriz ahuldua, azken urteak Lutxiberri zahar-etxean pasatu ditu eta han pausatu da ere 86 urtetan. Doluan den familia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 12a

Banka

Diska berri bat: Menditarrak taldeak plazaratu du bere 3. diskoa, ezin izan dugu aurkezpena egin leku batetan, eskuin edo ezker bagabiltza. Bainan jendeak diska hunen bidez gure entzuteko parada ukanen du, 12 kantu xahar, berri eta sorkuntzak dira. Aldi huntan musika ere pixka bat gehiago izanen da, gaur-egun ez da errez deneri plazer egitea, adinetako jendeak nahi du kantatzea lehengo moldean eta gaztek musika gehiagorekin, beraz entseatuko gira bien arteko zerbait...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 05a

Sara

San Josep eskola: oraiko eskolak azken egunak ditu, dena botatuko dutelakoz eta bizitegiak eginak izanen dira. Berria eginen dute oraikoaren ondoan pixka bat beheraxago Omordiko auzoari buruz. Ez dira oraino hasiak, seguraski 2020ko buruileko bukatu beharra da. Hola urtea eskola berrian atxikiko lukete, agian ba, oraiko eskola ez ahanzteko. Xabi zuzendariak bere klasean antolatzen du egun bat oroitzapenak gogoan atxikitzeko, ateak zabalduak izanen dira, abenduaren 14an...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016