Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 05a

Aiherra

Bazkari-besta eder batekin bururatu zen Kabalkada Joan den larunbatean, bazen mugimendu Aiherrako Denen Etxean, kabalkadako parte hartzaile eta laguntzaileak gomitatuak baitziren, kabalkadako kontuen egitera, kabalkada barnetik kontatzen zuen bideoaren ikustera, eta ondoko hurrupaldi, bazkari eta dantzaldietan parte hartzera. Aiherrako lehen kabalkada kausitua izan bazen, honen ospatzea ere ederki kausitua izan da. Orotara 185 dantzari, antzerkilari, makilari, musikari,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 05a

Irisarri

Pilota: Joan den azaroaren 23an, Irisartarrak Pilota elkarteko bi parek palantxan, Euskal Ligaren finalak jokatu dituzte, Senpereko Gantxiki trinketean. Maleruski, biek galdu dute. Lehenik, xitoetan Kleina Oxandabaratz- Xana Labat-ek 1-2 galdu Urruñarrak-en kontra. Ondotik, gazteetan Maitena Mollon-Maia Muscarditzek galdu dute 0-2 Itsasuarrak-en parean. Halere gure pilotarientzat sasoia ez da arras bukatua, zeren beste 3 parerekin, Frantziako txapelgoan segitzen baitute. Esku...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 05a

Bidarrai

Heriotze À¢'€'" Gure Gustura etxeko Fanny Arrabit, sortzez Etchebeste, zendu da joan den astean. 91 urte zituen. Senarra, Batita Letxero, galdua zuen duela 25 urte. Hiru seme-alaben ama zen eta bazituen sei arrahaur eta zortzi arrahaur ttipi. 45 urtez egon zen Herriko Etxeko idazkari, herritarren zerbitzu osorako. Ikaragarriko memorioa bazuen eta erraiten da herritar guzien sortegunaz oroitzen zela. Bi urte huntan Donibane Garaziko Toki Eder xaharretxera erretiratua zen....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 05a

Kukai

Dantza ikusgarria: Jon Maya dantzari eta koreografo famatuak sortu zuen Kukai konpainia, "Adiskideak" ikusgarri berria muntatua du, horren ikusteko plazerra ukanen dugu abenduaren 14an (21:00), Jai Alaian. Lehen partean, Bax'Ainarak behatzen ahalko da. Garazin eta Azkarateko Ikastolak antolatzaile dira. Txartelak aitzinetik salgai dira Turismo Bulegoetan 18€tan, edo egunean berean 20€....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 05a

Azkaine

"Abenduko eguna argitu orduko iluna" dio erran zaharrak. Gure herrietako plaza eta karriketan kolore guzietako girgilak goizik piztuak dira, behar bada arrazoin horrengatik? Arrazoinki, ez da segur, argi-indarraren erabilpenean ere indar handia egin behar dugula errepikatua zaukularik! Noiz hartuko ditugu behar diren neurriak gutiago xahutzeko egun guzietako hainbertze eremutan? 1944. urtean sortuen bazkaria Iraganen da abenduaren 7an Larraldean. Izenak emaiteko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 05a

Ortzaize

Ortzaizen, bi heriotze izan dira aste huntan. Lehenik, Beñat Bidart zendu da supituki 74 urtetan. Sortzez iholdiarra, Ortzaizen anitz urtez atxiki du saltegi bat plazan eta herriko suhiltzaile taldean egon da adina zueno. Egun berean, Jean Larramendy zendu da 84 urtetan. Suhuskundarra sortzez, azken denbora hauetan Gahardu auzoan bizi zen. Gure doluminak eskaintzen ditugu hunkiak diren bi familieri....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016