Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 28a

Sara

Ongi izaitearen eguna ongi pasatu da, gan den urtean baino jende gutiago izan da, bainan oroitu denbora txarra zela, hala ere jendea interesatua zen konferentzian bai eta ere tailerretan batetik bertzerat ibili baitira. Heldu den urtean berriz egitea pentsatzen dute. Taldeak denak eskertzen ditu. Kontseiluko berri Herriko lurretan, 2028 urte arte, 8 alokatze erreberritu dituzte laborarieri. Andiazabal eta Indart GAEC etxaldeak uzten dituzte beren alokatzeak eta eskua emaiten...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 28a

Ainhoa

Eguberriko merkatuaren 2. edizioa eginen da larunbat honetan, azaroaren 30ean, Elkartetxean. Iaz antolatu zen lehen aldikoz eguberri kari, Arbaso eskulan elkartearen iniziatibari esker eta Ainhoa animations elkarteak lagundurik. Ikusiz arrakasta, aurten ere berriz eginen dute azoka, (09:00-19:00). Goizetik ilundu arte, ekoizle eta artisau merkatuan itzuli bat egiten ahalko duzue Elkartetxeko salan, auto zaharren erakusketa ikusten ahalko da herriko eskolako intan, haurrak zaldiko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 28a

Baiona

Etorkinekin eta Diakite elkarteen sustenguz: Taula federazioko konpainiek beren kabareterat gomitatzen gaituzte igandearekin, abenduaren 8an (16:00), Arteen Entzutegian. "Théâtre de l'Unité" taldearen "Kapouchniks" formatutik inspiratzen da. Jitez politikoa, disidentea eta satirikoa, kabarete erreaktibo inprobisatua aktualitateko gaietan oinarrituko da. Bat batekoa izanik, hogei bat aktore, dantzari eta musikari elgarretaratuko dira bezperan, egunetik biharamunera...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 28a

Aiherra

Palan neskak txapeldun Iparraldeko Pilota Batzordeak antolatu finalak iragan ziren joan den asteburuan Senpere ko Gantxiki trinketean. Palaz pilota goma hutsarekin, Cloe LABARERE eta Pantxika ETCHEGOYEN xitoek finala eraman zuten Denek Bat-eko Emaia BROINE-LARRABURU eta Lea MOUSTIRATS-en aurka. Bi jokaldiak eremanik 10/6 eta 10/8, Iparraldeko txapeldun ditugu Cloe eta Pantxika. Biba zuek, segi aitzina eta goresmenak ABARRATIA pilota batasuneko arduraduneri. Orotarik - Joan den...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 28a

Makea

Pala txapelketa: aurten ere joko berrin herriko gazteek antolatzen dute pilota txapelketa. Interesatua denak behar du izena eman deituz: 06-48-29-01-29, abenduaren 20a aitzin. Horrekin batean beharko da ere erran zein maila duten pilotariek: lehena, 2.a edo 3.a, tokiak mugatuak izanez lehenbailehen hobe izena emaitea!...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 28a

ibarla

Sortze Handitzen ari daiteke Jon, Bertxakuko Marina Hariztoi eta Benat Poydessus-i jin zitzaien haurñoa bulta bat omen baita sortua dela. Zoriontsua eta luzea izan dezala bizitza. Bozkak Jean-Louis Caset auzapeza zendu zenetik ibarlarrek hautatu behar zuten eskas zuten zinegotzia, hautagairik ez izanez luzatu da epea eta besterik ezin eginez, mera berria orain arteko kontseiluak aste hontan izendatzekoa du, beraz berehala jakinen dugu nor den auzapez berria....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016