Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 21a

Heleta

Azaroaren 11ko eguna ezin hobeki iragan da. Lau parropiako herriak juntaturik, Iholdiko klika lagun. Bestalde jende alde ederra kausitu da mezan, aurten gure herriaren itzulia izanki, ondotik oroitarriaren aitzinean otoitz eta kantu, lore azau pausatze, oro errespetuarekin iragan dira. Eskerrak guzieri, Jaun erretoratik haste, gero herriak eskaini zintzur bustitzetik lekora, bazkari alegeratsua izan da. Orai abenduaren 5ari beha gaude, meza (10:30), Irisarri, Iholdi, Landibarre,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 21a

Senpere

Antzerkia Larrekon astelehen eta asteartean "André le Magnifique" deitua den komedia aurkeztua da azaroaren 25 eta 26an (20:30), Gurutze- Gorria eta Herriko Etxeak antolaturik. Baserrialdeko antzoki bat suntsitzetik salbatu nahi izanik, herritar bikote batek ikusgarri baten egitea deliberatzen du. Sekulako freskotasuna badu antzezlanak eta bidaia zapartingarria eskainia da, zinismorik gabe, Frantzian barnako jendeak kultura defenda dezan. Gomita zabaldua zaizue, "Corde Verte"...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 21a

Lasa

Dolu: herriko elizan ezin kokatuzko jende ostea bildu da azaroaren 12an Gérard Bordagaray Ontzorone Pelloineko aitaren azken egoitzarat laguntzeko, 53 urte zituen. Duela bost urte ukana zuen bulta gaxto batek ahal guziak kenduak zizkion ez baizezaken gehiago deus. Geroztik hola bizi izan da Gérard, ezin jakin zer senditzen eta zer aditzen zuen buruan ala gorputzean. Denak jakinean haatik ahal guziak eginik izan zaizkiola bere onerat itzultzeko ospitale, eri-etxetan eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 21a

Uztaritze

Azaroaren 11 Urte bat gehiago gerlari ohiek ospatu dute azaroaren 11 doi bat euripean. Aurten André Amblar jaunak errezebitu du gudarien kurutze medaila Jeannot Tanneau lehendakariaren eskutik. Goresmenak saristatuari. Gerlari ohien bazkari batekin segitu da eguna. Uzta Hitzan festibala Aurtengo Uzta Hitza festibala kasik gainean dugu. Iraganen da azaroaren 23tik 30era. Egitaraua hauxe du beraz: 23an larunbatez (10:00) mediatekan ''Altxorraren bila'' ikusgarria eta irakurketa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 21a

Lekorne

Urtsuko Xoriak ibili da Italian SOPRAVISTA festibalean, 15 dantzari joan dira, gehienak lekondarrak ziren, 3 egun pasatu dituzte Riccione eta Rimini hirietan. 35 ikuskarri desberdin iragan dira. Txapelketa bat bazen, bakarkakoan 5 minutuko ikusgarria eman behar zen, taldeka 10 minutu. Urtsuko Xoriek 3 dantza eskaini dituzte eta 3. atera dira! Sari desberdinekin etxera sartu dira, panderoa, kopa... eta diploma bat. Dena biziki ongi antolatua zela erran dauku Myriam...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 21a

Bidarrai

Gaztaina jatea À¢'€'" Larunbat huntan, azaroaren 23an, 20:00etatik goiti iraganen da gaztaina jatea, Otxaldetarrak elkarteak antolaturik. Gaztainarekin, sagarno eta pastiza, musika eta kantu. Aurten ez baita paperik banatu etxeetan gaualdi hortaz abisatzeko, aipa zuen auzoan eta laguneri. Aro negutsu huntan, berotzeko parada pollita. Larunbat arte....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016