Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 28a

Hergarai

Eguberri Hergarain Bi egunez gure herrietan izanen da animazio, gertakari desberdinak antolatuak baitira. Azaroaren 29an (20:30), Behorlegin kantaldi bat iraganen da: Hergaraiko haurrak, Kanta Hergarai eta Altzükütarrak. Kantaldia aitzin taloak izanen dira, etxerat eramaiteko posibilitatea ere bada deituz 06-38-60-73- 18. Biharamunean, Lekunberrin azaroaren 30ean eta aben- duaren 1ean, Eguberriko animazioak: bi egunez merkatua (15:00-18:00), Hotel du Fronton ostatuan eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 28a

Arhantsusi

Heriotze Herri ttipi hau bortizki joa izan da aurtengo urtean; lau hilabete barne hirugarren aldikotz jende ospea bildu da ehorzketetako mezan. Aldi huntan, Idiarteko Jean-Joseph Biskay-ri ginuen azken agurra egiten; hunek bi urte pairamenen ondotik behar ukan baitu amore eman bere gaitzari. 67 urte zituen oraino. Beraz, denbora laburrez, hiru auzo zauzkigu hor itzali, huts handia dutelarik egiten. Bortizki joa den Idiarteko familiak ere jakin dezala juntatzen girela horien...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 28a

Garazi

Aljeriako gerlari ohien baskaria Urte guziz egiten den bezela, aurten ere abenduaren 5 huntan, izanen da Donazaharre herrian, Aljerian ibili diren soldaduen elgarretaratzea. Egun hori hasiko da mezarekin Donazaharreko elizan (10:30), hortarik landa oroitarrian besteak beste eskualde huntako 13 gazteren izendatzea, beren bizia galdu dutenak gerla itsu hortan. Bururatzeko, Pecoitz ostatuan baskaria izanen da soldadu ohientzat bai eta beren epos lagunentzat. Izenak eman hilabete...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 28a

Donibane Garazi

Musika gaualdia: XOFALDIA elkartea eta Luisenea ostatuak kolaborazioan antolatuko duten gaualdi berezi bati buruzko informazioa. JAMALDIA #1, azaroaren 29an, (20:00), Luisenea ostatuan iraganen da. Musika tresna desberdinak izanen dira eskura (gitarra, bateria, teklatu eta baxua) beste tresna bat ekarri nahi duenak ez duda. Zato hauek inarrosi eta zure bertsio maiteenak jotzera, sorkuntza sekretuak ezagutaraztera edo inprobisatzera!...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 28a

Iruri

Mintzaldia: "Etxahun Iruri", azaroaren 29an Iruriko salan (20:30). Aurten 40 urte eginen dü Etxahun Iruri zentü dela. Karia hortan, Xiberoko Botza irratiak gaüaldi bat antolatzen dü azaro honen 29an, ostiralearekin (20:30), Iruriko herriko gelan. Idatzi dütüan kantore eta pastoralen bidez egin düan ekarpenaz hitz egiteko, bildüko dira: Jean Pierra Recalt pastoral errejenta, Lüxi Etxecopar "Ximena" emazteek eman Etxahunek idatzi pastoralean parte hartü züana,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 28a

XIBEROA ZINEZ HEBENTIK elkartea Poeta eta laborari, nolako lürra, halako hitza. Marcela Delpastre, Xalbador eta Etxahun

Nork erranen züan gure Xalbador eta Etxahunek ezagütüko züela Limousineko emazte poeta laborari bat, Marcela Delpastre (1925-1998), XXI. mentean! Xiberoan izan da, Xiberoa Zinez, Maulen eta Gameren Domesantore alte hortan, aroa düdan zenean üdan baratü edo negüalat jauzi. Hilen egünak ziren, bena haien hitzak sekülan beno biziago ziren. Bai Euskal Herrian, non ere kantatzen beitütügü "goizean argi hastean", "nigarra begian" izanik ere, bena xaramelatzen, bai eta ere...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016