Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 19a

Azkaine

Charlyri omenaldia Abenduaren 7an, larunbatarekin, Kiroletako bi aparkalekuek ez zuten nehola ere tokirik aski gelditzerik gabeko auto ilara kokatzeko. Ez zen ba errugbi txapelketako finala ikustera gomitatua jendea, baizik kirol hori errotik sustatzeko bere ahalak egin dituen Charlyri omenaldia eskaintzeko. Anitz azkaindar eta lagun, emozio handia, jendeketa guzi hori Kiroletara sartzeko eskaileretan erle mulkoa bezala bildu delarik Daguerre familiaren inguruan auzapezak eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 19a

Larresoro

Eguberriko Idoki merkartua iraganen da abenduaren 22an (10:00-17:00). Hor izanen dira Idokiko laborariak bai eta eskulanak egiten dituzten ofizialeak. Erregina Sarrosquyk sukaldaritza kurtsoa emanen du, ondotik aperitifan jaten ahalko direnak baso bat eskuetan. Arratsaldean Azkaingo Trikitxaga taldeak merkatua animatuko du. Egun osoan han berean jateko parada izanen da: pintxo, salda... P'Tit Idoki ogitarte!...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 19a

Dokumental ikusgarria

Heldu den ortziralean, abenduaren 20an, Aldudeko zinema salan, "Zizelkariak" dokumentalaren erakustea antolatzen du AIBA elkarteak (20:00). Xehetasunak: Euskal Herriko periferia geografikoetan bizi diren sei gazteri ahotsa eman nahi izan diete dokumentalean, ertzetako borroketatik Euskal Herri bat irudikatzeko. Hauek dira protagonistak: Arkaitz, Ezkerraldeko (Bizkaia) Harian gazte talde prekarioko kidea; Edurne, Tuterako (Nafarroa) Erribera Intsumisa neska gazte talde...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 19a

Eguberriko kantaldia

Aurten ere Leizarraga elkarteak gomita luzatzen dauku abenduaren 21ean (20:30) Bixintxo antzokira Eguberriko kantaldi kari. Huna gau pasa huntako egitaraua: lehenik ongi etorria Leizarraga elkarteko 60 kantariekin, ondotik Jon ITZAINA, Brasileko soinu eta koloreen artean ibili den xoriño baten bidaia abesten du Itsasuko kantariak, Mathieu Bordenave gitarran eta ahotsan laguntzaile duelarik. Eguberri giroan izanen baigira Leizarraga elkarteko kideek goxoki eta bixkotzak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 19a

Uztaritze

Heriotze Joan den asteazkenean bere azken hatsa eman du Eliane Mendiboure andereak, oraino gazterik 55 urtetan. Jatsun bizi zen bainan oso ezagutua zen Uztaritzen. Lanbidez arkitektoa zen. Hainbat obra baditu asmatuak, diseinatuak eta ondotik lanak gidatuak, bai Herriko Etxearentzat bai partikularrentzat. Osoki estimatua zen; bazakien zerbitzu egiten elkarteeri. Bertsuzalea izanki eta (semea Ximun bertsutan ere ari zaio), zonbat aldiz ez dugu ikusi hemengo txapelketa eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 19a

Lekorne

Urtsuko Xoriak taldearen biltzar nagusia Dantza taldeak, aurten 100 dantzari eta 60 familia biltzen ditu. 4 erakaslek, 5 mailako kurtsoak emaiten dituzte asteazkenetan Hodi Aldeko gelan. Bilana eginik, konduak orekatuak eta baikorki aipatu dira elkartearen harat hunatak: haurren dantza emanaldiak, ihauterietako etxez-etxe ibiltzea bai eta ere helduen ikusgarriak urte osoan eta nola ez Italian egina izan den ateraldi gaitza. 2020an, urteurrena du, 40 urte beteko baititu, taldean...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016