Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 02a

Lekorne-Makea

Urte berri on desiratzen dugu Lekorne, Makea eta Luhusoko herritarreri, bai eta Herriaren irakurleeri, 2020ko urtea egin-ahala goxoan iragan dadila! Eskuz Esku: etorkinetaz arduratzen den elkarteak urtarrilaren 18an Hélène Demé Elzévir jinarazten du Lekornerat, "Pile Poile" ikusgarria eskainiko dauku. Badu orain 20 bat urte Hélène Demé Elzévir, sortzez Biarritzekoa, ari dela komedia batzuen emaiten, omorearen bidez gai seriosak aipatzen ditu. Ondotik ZeZe-ren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 02a

Bidarte

Dantza ikusgarria: Hariz Hari, Zarena Zarelako dantza taldeak bere ikusgarria emanen du Kirolak gunean (17:30), urtarrilaren 19an, ondotik Kriolinak taldea entzuteko parada izanen da. Uhabia Ikastolak antolaturik. Sartzea aitzinetik hartuz 10€tan da, bertan 12€, tokian jateko eta edateko izanen da....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 02a

Senpere

Urte Berri On Eguberriz balkoineko aroa izan dugu, kasu Pazkoak supazter xokoan pasatuko ditugun! Beharrik erran zahar guziak ez dira beti gauzatzen. Eguberri bezperako 7etan emaiten den gauerdiko mezak sekulako jendea bildu du, jakin behar da haur andana pollit batek parte hartu duela animazio mailan. Gau hartan berean, Euskal Telebistak zabaldu du Kantu Zaharren Eguneko saio berezia. Joan den maiatzean grabatua izana zen Ibarrun Inharrian eta senpertar parrasta batek...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 02a

Hazparne

Urte berri on!! Urte bat bururatu eta huna bestea hor dugula. Bakotxak bere gisara egin dio ongi etorria eta urtarrila izanen da agiantza guzien garaia. Urte on bat desiratuko diet beraz nik ere, Herriako irakurle, langile eta berri emaileeri. Haritz Barne zinemak bere moldean agurtuko ditu urte zaharra eta berria. Zinemazaleeri galdegiten die 2019ko film hoberenaren hautatzea. Han berean aurkituko da zerrenda bat eta emanen bozkatzeko papera. Beraz parte hartu nahi duena han...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 02a

Suhuskune

Heriotze À¢'€'" Aitzineko astean, bere azken egoitzarat lagundu dugu Kattin Eliceits, Heguizabalekua utzi gaituenak 96 urtetan. Kattinek bere bizia ereman du etxean, zoineri atxikia baitzen, lanean isil isila, aita eta ama bai eta ere bere bi anaiak bururaino hartaSuhuskune turik. Hamar bat urte hauetan, Izpurako erretreta etxean sartua zen, bere familiakoetaz ongi segitua zelarik. Ehorzketak iragan dira Suhuskuneko elizan. Doluminak Eliceits familia guziari....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 02a

Itsasu

Heriotze Abenduaren 26an zendu da Eliane NOGUES, sortzez Hualde, 57 urtetan. Bankarra zen sortzez, Itsasurat ezkondua, Arrantzaliaeneko Jean-Paul seme gazteenaren andrea zen. Bat-bateko gaitz kolpe batek eraman du. Ehorzketa elizkizuna iragan da Itsasuko elizan abenduaren 30ean. Familia osoari dolumin beroenak helarazten dizkiogu astekari hunen bidez....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016