Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Kanbo Itsasu

Txik Txak garraio sareak joan den ostiralean ideki du Proxi'Bus Kanbo eta Itsasuko herrientzat. Arnaga Ataria eta Behereko Plazako 57 ibilbidea geldituko da autobusen geltokian eta Kanboko hiri erdian. Itsasurentzat, 59 ibilbidea Altzueta eta Pilota Plazan abiatuz geldituko da Kanbo eta Itsasuko herri erdian. Bi ibilbideak Kanboko Les Thermes gune arte joanen dira. Horietan ibiltzeko, Euskal Elkargoak 26 lekuko bi autobus ttipi berriak erosi ditu (13 jarririk eta 13 xutik),...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Behorlegi

Euskal Herriko XII. mus txapelketa Irati iparraldeko kanporaketa herriko gelan, urtarrilaren 31n (20:00). Jateko eta edateko izanen dira. Baxe Nabarreko finala, otsailaren 29an, Euskal Herriko finala, martxoaren 14an Arabako Zigoitian. Izenak eman Paul deituz (06 01 95 41 11) edo irabia@ mailz.org helbidean. Lau bikoteko taldeak osatuko dira. Azken taldea osatzeko ekipa bat edo gehiago eskas baldin badira, azken izen emaileek taldearen osatzeko behar diren ekipak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Beskoitze

Bixintxoko bestak Aurten ere asteburu huntan Bixintxo kari izanen dugu giro goxo. Ortziralean: Hirugarren adinekoen atsaskaria (16:30), ondotik Pauline eta Julietten kantaldia Bixintxo antzokian (19:00). Larunbatean: Ibilaldia herrian gaindi (9:00) lasterka edo kurrituz bakoitzak ikus! Haurren arratsaldea "Zygo" pailazoarekin (15:00). Zintzur bustitzea eta afaria (19:00), menua 20€tan; animazioa "Trefloak" taldearekin. Gauerditan, dantzaldia "Katxi" taldearekin. Igandean:...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Itsasu

Auzapezaren azken agiantzak Hemeretzi urtez herriko auzapez egon ondoan, kargua uztea erabaki du Roger Gamoy jaunak. Bere azken agiantzak eskaini ditu joan den larunbatean, erranez ohore handia izan dela beretzat hainbeste urtez herria zerbitzatzea. Ibilbide aberasgarria izan dela beretzat aitortu du, eskertu ditu bide hortan laguntzaile izan dituen guziak, eta bide on opa diote segida hartuko duteneri. Herriko ohorezko euskarria eskaini du iragan urtean herriaren aipamena gora...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Uztaritze

Biltzar nagusia ''Eskuz-Esku'' helduen elkarteak bere biltzar nagusia egin du joan den ortzegunean Lapurdi gelan, 150 bat kiderekin. Iragan urtetik hunat zenduak direnen izenak eman ondoan, diru kontu orekatuak agertu dituzte eta idazkariak aipatu iragan urteko harat-hunatak, azpimarratuz Donostian, Bardenas-etan eta 'Asturias'-etan egin bidaiak gustatu zaiotenak deneri. Aurtengo egitasmoetan ere egitarau pollita muntatua dute honelatsu agertzen dena: otsailaren 29an bazkari bat...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 23a

Ortzaize

Bertsu afaria - Ortzaizeko Ikastolak antolatzen du bertsu afari bat, ibiakoitz arratsean, Suhuskuneko herriko gelan. Arratseko 7 orenetan, jan aitzineko edariak goxatzen ahalko dira eta 9 orenetan izanen da afaria, sagarnotegi moldean. Afaria eta bertsu saioarentzat 25 euro galdegina izanen dira. Bertsu saioarentzat, hor izanen dira Xilabako txapeldunak: Miren Artetxe, Maddi Ane Txoperena eta Josu Txoperena. Hor izanen dira ere Xilaban "Aita" izenarekin arizan direnak:...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016