Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 13a

Heleta

Dolu- Pierre Narbaits-Jaureguy dugu joan den astean segitu bere azken egoitzara. Nor ginuen Pierre? Biarnunteiko alaba Añarekin esposatua, bere biziko lan parte handiena Parisen iragana, Aljeriako gerlari ohia, erretiran Heletara jin ziren eta hor azken egoitza tokia erosi. Geroxago Baionaratu ziren, azken hiru urtetan osagarri eneguengatik senar-emazteak erretira etxe batetaratu ziren, mundu hau du utzi Pierrek. Ehorzketak gure elizan iragan dira, adiskide multxo bat...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 13a

Hazparne

Ate idekitzeak Heldu den ikasurtearen prestatzeko jadanik ikuska ibili behar baita, aldi huntan Elhuyar kolegio publikoak ditu bere ateak idekiko otsailaren 15ean (09:00-12:00). Eskolak eskaintzen dituen sail guziak aurkeztuko dira hango erakasle batzuen laguntzarekin. Sartzea, autobusen geltokitik eginen da. Josta Leku Laster neguko oporrak dira eskoletan eta usaian bezala haurren jostalekua apailatua da. Izenaren emaitea bi urratsetan eginen da: lehenik hazpandarrak, hauek...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 06a

Miarritze

Ilustrazio numerikoaz euskaraz Mediatekan otsailaren 22an, larunbatarekin (10:00-11:30). Aitatxi- amatxiak eta bilobak, buraso eta seme-alabak, zatozte familian marraztera, paleta grafiko eta ordenagailu baten laguntzaz. Belaunaldien arteko tailerra, denentzat idekia, maila guzientzat egokia. Momentu goxo, sortzaile eta numerikoa! Helduentzat, bat bateko itzulpenaren aukera bada, ez baldin badakite euskaraz. Publikoa: 8 urtetik gorako haurrak, buraso batek edo aitatxi/ amatxik...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 06a

Aldude-Banka-Urepele

Aldude ibarreko haurtzaindegia kudeatzen duen Baleako Haziak elkarteak bere biltzar nagusia antolatuko du otsailaren 18an (20:30), haurtzaindegian berean. Haurtzaindegiaren ibilmodeaz interesatua den oro ongi etorria izanen da....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 06a

Banka

Mus lehiaketak Olhaberria lehiaketaren finalak aitzineko ibiakoitzean jokatu dira, ondorioz xapeldun atera dira bigarren aldikoz Yvonne Oçafrain eta Mixel Bidart 500€ko saria irabazirik, galtzaileak Aiherrako parea, Basterretchek bere lagunarekin 200€ko saria dute irabazi. Kontsolantean Xabi Etxekolanea eta Inchauspek dute irabazi Maider eta Sophie Saldubehereren kontra. Lehiaketa huntan 60 bat muslarik parte hartu dute eta biziki ongi pasatu da. Jokolari guziak izan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 06a

Lasa

Sortze À¢'€'" Plazer handi batekin jakin dugu Salaberriko Eric Choutchourrou eta Marion Lucienen ohantzean sortu dela urtarrilaren 30ean, Baionan, Oihan izendatu duten mutiko azkar bat. Goresmenak zueri Eric eta Marion ahantzi gabe Amatxi Anne-Marie eta Maite Ttantta. Lorietan handituko da Oihan horien denen besoetan negarrik egin gabe osagarri ona lagun. Goraintziak familia guziari....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016