Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 20a

Itsasu

Heriotze Berriz ere heriotze bat izan dugu gure herrian azken egun hautan: zendu da Jasmin CAZORLA jauna, Irigoineko etxe gunean bizi zena. 66 urte zituen. Doluminak helarazten dizkiogu familiari astekari hunen bidez. Ihauteriak Azken "txanpan" sartzen dira aurtengo ihauteriak! Hirugarren eta azken asteburua falta da oraino. Larunbat huntan, otsailaren 22an, hauxe izanen da Kaskaroten ibilaldia goizeko 9:30etarik goiti: Ameztoia, Jauretxea, Agerria, Etxegaraia, Irigoinia auzoa,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 20a

Amikuze

Otsail Ostegunak: otsailaren 20an, "Euskararen haurride, lehengusu eta askaziak" Eñaut Etxamendirekin Lehen bi ostegunetan, sala ttipiegi zen jende guzien kokatzeko! Bi aldietan 80 bat pertsona bildu dira eta pentsatzekoa da hirugarren hitzordu hunek ere jendea mobilizatuko duela ikusiz gaiaren garrantzia. Eñaut Etxamendi azken bi hamarkadetan, denbora osoz ari da gure hizkuntzaren barneak ikertzen, disekatzen, xardakatzen eta berriz eraikitzen. Ez du euskara hizkuntza isolatu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 19a

Santibate

Ostiral huntan iraganen da gure herrian Sabio elkarteak antolatzen duen Santibate besta, ihauterieri lotua. Noblianean finkatua da lehen hitzordua, 19:00etatik aitzina. Izanen da pertsu, kantu eta umore on. Ongi etorri deneri....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 13a

Ahetze

Santa-Agate - Otsailaren 8an larunbatean, Mulienean, Mattin zenaren etxean bazen mugimendu, Arbona Arantzolako kantariak etorri dira Santa Agate ohoratzera. Kantariekin ere baziren 2 bertsulari gazte, Maddi Ane Txoperena eta Ortzi Idoate, bertsu pollitak eman dituzte eta kantu asko kantatu dira. Pentsa zer plazerra hartu dugun aspaldiko partez, bi bertsulari gazte horiek entzutea Mattin-en etxean! Milesker zuen bisitaz eta berriz ere nahi duzuen arte. Ahetzeko eliza obretan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 13a

Kantaldia Goicochea lantegian

"Au Choeur des Dames" andere taldeak kantaldi bat emanen du ibiakoitzean, otsailaren 15ean (17:00), Goicochea lur untzi lantegian. 7 emaztek osatzen duten talde hori Laetitia Casabianca andereak kudeatzen du eta bertze kantariak dira: Isabelle Castillon, Véronique Couchot, Chantal Etxeleku, Laurie Garcia Garin, Marie Labadie eta Charlotte Malibert. Suedia, Argentina, Kuba eta Euskal Herriko kantuak emanen dituzte. Sartzea deneri idekia da eta urririk....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Otsailaren 13a

Lekorne

Mus À¢'€'" Union Basque batasunak mus txapelketa Etchebarne ostatuan antolatzen du. Berantarekin jakinik, joan den astean jadanik lehen partidak iragan dira, ostiral huntan bigarren gaualdia antolatua da. Izena emaiteko edo xehetasunentzat deitu: 05-59-29-62-63....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016