Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 07a

Kermeza

Iragan da joan den igandean, han berean 120 bazkari zerbitzatuak izan dira eta 50 etxetara eramanak, eri edo xahar diren batzuk galdaturik. Horrela beren maneran etxetik parte hartzen ahal dute parropiako biziari. Baziren anitz gauza irabazteko, gainera frango interesanteak, deneri zerbitzu eginen zutenak baina ez dira denak irabazdun izaiten ahal! Sari horietan aurkitzen ziren: 6 bildotx, 2 ahuntz-basa, zernahi botila, landare... eta lehena barbakoa (plantxa). Lehen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 07a

Hazparne

Erakusketa "Vitrail Tiffany" deitu teknika erabiliz egin gauzak erakutsiak izanen dira Choribit gelan azaroaren 8tik 12raino. Erakusketa hortako obra egilea eta antolatzailea Marie Bernadette Elizagoyhen da, berriki bere atelierra Hazparnen idekia duena. Aurten ere euskal zinemaren festibala Hazparnen iraganen da osoki! Oroit gira jaz zinemagela obretan izanki, Urruña eta Donapaleun gaindi ibili zela. Aurten beraz, Haritz Barne eta Ttattolan izanen da. Egitaraua ez dugu oraino...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 07a

Ahetze

San Martin herriko bestak Ahetzeko bestak ditugu lau egunez: - Azaroaren 8an, ostirala: (18:30) pilota partida trinketean Valencia/Lucu-Tellier/ Anchordoquiren kontra. Zikiro jatea (20:00) Ibiliz taldeak alaiturik. Izenak eman deituz: 07- 68-30-29-13. - Azaroaren 9an, larunbata: (10:00) Alhorga lasterketa 9km Ahetzeko ikastolak antolatua, izanen da edateko eta taloak jateko. (14:00) kirol txapelketa haur eta burasoentzat (City Stade). Petankako finala (16:00), pilota partida...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 07a

Aiherra

Heriotze, Laurent Tapia 54 urte zituen Haranbiletako Laurent Tapiak. Buruko odol kolpe bat ukanik, bazuen kasik hiru urte ohean zagoela, batean ospitalean, bestean etxen. Laurent gizon langilea zen, konpainia onekoa eta goxoa. Aitamen segida harturik, Marie-Pierre bere emaztearekin eremaiten zuen Haranbiletako etxaldea. Etxekoez ongi inguraturik eta artaturik zendu da. Jende oste gaitzak parte hartu zuen ortzegunean Laurent zenaren ehorzketetan, eta Aiherrako eliza mukuru...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 07a

Bidarrai

Heriotze À¢'€'" Harginaeneko Beñat Poeydessus joan zaiku, 60 urtetan. Duela hamar bat urte hertzetako minbiziaz joa izan zen bainan sendatu zen. Duela hamar hilabete, aldiz, pankreako minbizia zaio jali. Hor ere eginahala egin du bainan ororen buru ez dio gaitzari iharduki ahal izan. Jende orotarik estimatua zen Harginaeneko laboraria. Lagunkina, omore onekoa eta bihotz zabalekoa. Etxaldea Bidarrain zaukan bainan egoitza Itsasun. Larunbat arratsaldean mundu bat da bildu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Azaroaren 07a

Sara

Lizarrietako lepoa Badu orain 9 edo 10 urte Sarako kontseiluak proiektu baten asmoa izan zuela, orain tenorea etorri zaio obratzea, ustez fite hasiko dituzte lanak. Proiektua da egitea etxola bat xori kontatzaileentzat eta bertzea, baitezpadakoa, korrikarientzat leihorra. Leihor hortan izanen dira gehiago, zerbitzuak edo komunak, zaldizkoentzat beren zaldiak mantentzeko ardura, bai eta ere beharrezkoa karta handi bat, mendizaleen ibilbidearen bidexkak emanak izanen dira. Hola...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016