Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 27a

Uztaritze

Uztaritzeko kermeza

Halsukoaren ondotik Uztaritzeko kermezaren aldi dugu igande huntan. Meza bakarra Jondoni Bixintxo elizan (11:00) Labourdins taldeko musikariekin. Ondotik zintzur bustitze eta bazkaria eskola giristinoko aterbean, musikariekin eta eskolako haur kantariekin. Gomita zabaldua da eta ongi etorri deneri.

Tolosa senidetza

Tolosa Uztaritze senidetzaren 30. urtemuga ospatuko da larunbat huntan 29an Tolosan. Karia hortara autobusak antolatuak dira...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 27a

Baigorri

Kontzertu

Ortzegun huntan (27a) (18:00) elizan, Hazparne aldetik heldu zauku "Elgarrekin" gizon korua kantatzera. Hemezortzi urte sortua dela, gaur egun 35 kantariek osatzen dute Céline Ladevezek kudeatzen duen talde hau. Euskal kantuez bestalde beren errepertorioan dauzkate ere kortsikar, espainol, italiar eta errusiar kantuak. Sartzea 10€ helduentzat eta urririk 18 urtez petik.

Kermeza

Uztailaren 7an, igandez iraganen da parropiako besta hau. Hunen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 27a

Senpere

Herriko Bestak asteburuan

Jondoni Petriren ospakizunendako, Gazteen komiteak gaitzeko programa aurkezten du urtetik- urtera. Ostirala 28an: (12:00) adinekoen bazkaria La Nivelle jatetxean; (14:00) Eskolen lasterketa, kirol zelaian; (18:30- 19:30) Gantxiki trinketean, Senpereko open-aren finalerdiak esku-huska; (20:00) aperitifa pilota plazan eta ondotik (21:30) herriko zikiroa, Emile Negelouak animatua; Etxeratzea taxiaz urririk. Larunbat 29an: (12:00) Txopinazoa, herriko gakoen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 27a

Kabalkada antolaketa haste

Ortzaizen, gazte multxo bat hasi da kabalkada bat antolatu nahian, hau 2020eko larrazkenean agertzeko gisan. Hortarako elkarte bat sortu dute, Urzaiz deitua (hau da Ortzaizeren lehen izen ezaguna). Dantza ikasketa batzuk hasiak dituzte jadanik igande guziez eta orain bertze urrats batzuk abiatzen dira. Holako ikusgarri batek antolaketa lan handia du arlo ezberdinetan eta lan talde batzuk eginak izanen dira. Ortzaiztar guziak gomitatuak dira lan talde horietan sartzea beren izena emanez heldu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 27a

Hazparne

Bero handien menturan

Bero handirik gertatzen balitz prest izaiteko eta molde egokian buru egiteko, Hazparneko sozial zentroak adinetakoen eta bakarrik bizi diren enbaldituen izen biltze bat apailatzen du. Prebentziozko izen biltze horren helburua da, behar orduan, nor izan daitekeen laguntzeko berehala jakitea. Segurtasun horren ukaiteko, 65 urtez goiti dutenek edo enbaldituek zentroan eman behar dute izena 05 59 70 29 07 zenbakira deituz goizetan (09:00-12:30).

Zerga...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 27a

Arberoa egunaren berri

Herriko besta giroan abiatu da eguna: ikastolako panpina Xantxoteiko leihotik pilota plazarat jaustearekin, gako botatze, suziri, tiro eta haurrek kantatu bertsuekin. Ondotik ikastolan antolatu bi pilota lehiaketen finalak jokatu dira:

- Eskuhuska: Johañe eta Iztebe Oihenart bi anaiek ereman dute Gexan eta Kaiet Arotzarena anaier.

- Palaz: Maddi eta Filipe Etxart aitalabak nagusitu dira Melina eta Alain Armendaritz aitalaber. Partidetarik landa, hor ziren buru handi eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016