Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Irailaren 19a

Makea

HILO dantza-kirol kurtsoak: Dantzan eta kirolan arizan nahi duenak posibilitatea ukanen du Makeako Mindegia gelan, irailaren 10ean hasi dira kurtsoak. HILO deitzen da dantza kirol hau, entzuMakea na dudanez izerdi anitz botatzen da, omen ona dela osagarriarentzat! Lehen kurtsoa kitorik da, Laurent Harignordoquy makear dantzari adituak ditu emaiten. Xehetasunentzat deitu 06-30-48- 40-40. Alternatiba terapiak ongi senditzeko: Makeako plazan joan den larunbatean antolatua zen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Irailaren 19a

Senpere

AEKren kurtsoak abian Herriko Elkartetxean finkatua zen izen emaiteko eguna irailaren 17an, epea pasatua izanik ere Senpereko Gau Eskolak ateak zabalik atxikiko ditu borondate on guziendako. Kurtsoak abian dira buruilaren 30ean eta bururatuko dira ekainaren 19an, astean 5 edo 6 oren klaseen arabera. Edozoin klase idekitzen ahal dago: fitxik ez dakitenentzat, zerbait dakitenentzat, euskara barnatu nahi dutenentzat, dakitenek bainan hobetu nahi dutenentzat. Izen emaiteak deituz 05...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Irailaren 19a

Ahetze

Ikastola berria: Bidarteko eta Basusarriko ikastolak gaindizka beterik izanagatik, Ahetze eta Arbonako haurrentzat ikastola berri bat ideki dute Ahetzen. Mementoan 7 haurrekin hasiko dira eta heldu den urte hastapenean bertze bi haur gehiago izanen dira. Hasteko etxe berri bat alokatu dute Ahetzen eta ondoko urteetan Seaskaren nahia liteke Arbonan haur ttipientzat amaeskola bat idekitzea eta lehen mailakoentzat aldiz Ahetzen. Herriak eskaintzen du gela. Guretzat ohore bat da...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Irailaren 19a

Uztaritze

Permanentzia Jada zonbait urte badu Herriko Etxeak eta CCAS edo herriko laguntza sozialen zentroak xutik emana dutela ''Ene Herria ene osagarria'' mutualitate dispositiboa. Herriko biztanle guzieri idekia den mutualitate horrentzat permanentzia bat atxikia izanen da irailaren 19an ostegun huntan aratsaldez Gaztelondoa Herriko Etxean. Izen emaitea beharrezko da hitzordua atxikia izaiteko. Gehiago argitasunentzat deitu ditaike telefono huntara: 05 59 93 38 91 Oiloak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Irailaren 19a

Jutsi

Ezkontza Joan den astean, Sohütako Herriko Etxean, esposatu zauzkigu gure herritar den Romain Jaureguiberri, Ibiñartekoa eta Aurélie Pinque Hokiko xiberotarra. Desiratzen diotegu anitz zorion beren bizitzan eta aitzineko egunetan, Cauterets-eko bortuan, jasan dituzten nahigabe lazgarri horiek izan diztela doi bat eztituak duten gaztetasuna eta kuraia lagun....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Irailaren 19a

Garazi-Baigorri

AEK-ko euskara kurtsoak buruilaren 30etik goiti: Garazi eta Baigorriko AEK Gau Eskolan izen emaiteko: Donibane Garazin, Gau Eskolan, Trinketeko plaza, buruilaren 9tik 27rat, astelehenetik ostiralerat (14:00-20:00). Aurten ere, maila guziak eskainiko dira, lehen urtetik (A1 maila) hobekuntzarat (C1 maila), baita EGA azterketaren prestatzeko saioak ere. Kurtsoak goiz, arratsalde edo arratsez har daitezke, astean 2 eta 6 orenen artean mailaren arabera, Donibane Garazin edo...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016