Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Irailaren 26a

Heleta

Pilota: Erregelu joko berri trinketean esku huska egin den lehiaketaren finalak ditugu igandean 29an: hirugarren maila (9:00), bigarrena (10:00) eta lehen maila (11:00). Partidetarik landa eskainia izanen da zintzur bustitzea. Ondoko bazkariarentzat izenak eman Larre ostatuan: 05-59-37-62-81. Mezak: Ibiakoitzean, Iholdi (18:00). Igandean, Armendaritze (9:00) eta Landibarre À¢'€'" Behaune (10:30) Herritarra...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Irailaren 26a

Lasa

Ezkontza: buruilaren 6an Herriko Etxean Mizel Idiart auzapezak legez elgarretaratu ditu Manon Dabances eta Baptiste Laffont. Biharamunean aldiz ezkontzako sakramendua errezebitu dute Miarritzen, Ste Eugénie elizan, Vincent Claverie apezaren eskutik. Meza hori euskaraz kantatu du Lasa Kantuz taldeak. Gutarik gehienek ez ditugu ezagutzen esposak. Andere esposak erroak Lasan ditu, Monique Inxauspekoaren alaba ttipia da eta horrek hartua du amatxiren segida. Suerte eta zorionak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Irailaren 26a

Maule

Itxaropena, Itxaro Borda kantatüz: Maule Baitha gelan, ürrietaren 12an Itxaro Borda, hanixko obra idatzi düan idazlea da. Eleberri idazle izateaz gain, olerki eta kantoreen hitzak ere idazten dütü eüskal kantagintzako artistentako Arren, haren testuak kantatü dütüen artistak agertüko dira: Maddi Oyhenart, Thierry Biscary, Johañe Bordaxar, Amaia Riouspeyrous, Pier Paul Berzaitz, Txomin Heguy, Otxalde, Kattalin Indaburu, Mixel Arotce, Beñat Achiary, Izarrak,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Irailaren 26a

Mukobisidosa eritasuna gainditzeko eguna

Mukobisidosa eritasunaren borrokatzen laguntzeko eta ikerketa lanen sustengatzeko, urte guziz "Itxaropen biradak" antolatuak dira irail bukaeran. Aldiz aurten, 15 urtez Lekuinen antolatu diren "Itxaropen biradarik" ez da eginen. Hala ere bakoitzak bere sustengua ekar dezake edozein animazio antolatuz edo laguntza zuzenki helaraziz. Hain xuxen, badu 10 urte Donibane Lohizunen eritasunaz joa den Keparen familiak eta hurbilekoek zesta puntako partidak antolatzen dituztela,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Irailaren 26a

Beskoitze

Urgazietako pestak Asteburu huntan ditugu "Les Salines" Beskoitze auzogune hortako pestak San Mixelen kari. Pesta horiek Lokarri ezker pareta gunean iraganen dira. Huna pesten egitaraua: Ortziralean: (19:00) mus eta belote txapelketa. Ostatuan taloak eta lursagar fritak gau guzian. Larunbatean: (9:00) Urgazietako itzulia lasterka edo oinez, ondotik zintzur bustitze eta pintxoak parte hartzaileer eskainia. (15:00) Oreka Zirkoa haurren pesta eta ondotik atsaskaria. (17:30) Behi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Irailaren 26a

Azkaine

HitzaMintza elkarteak aurtengo solasaldiak urriaren 8an hasiko ditu asteartero Lur-Eder gelan (15:00-17:00). Solasaldiak idekiak dira urteetan zehar euskara ikasten ibili dire- nentzat baita etxeko euskara hobetzeko nahi dutenentzat ere. Bertako euskalkia ezagutzeko, hitz berriak ikasteko, edo euskara ikasi dutenentzat mintzatzeko errestasuna hartzeko. Horretaz gain, HitzaMintza elkarteak urtean zehar ekitaldiak, animazioak eta mintzaldiak antolatzen ditu, baita ateraldiak ere...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016