Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Irailaren 26a

Bardozetik... Bidaxunera ABIAN! ekimena

Kultur denboraldi berriaren hastapena elgarrekin ospatzeko, Euskal Elkargoak ABIAN! ekimena antolatzen du Bidaxuneko lurraldean: irailaren 26tik 28rat, hiru egunez ikusgarriak urririk, publiko guzientzat. Aurtengo egitaraua kulturen eta hizkuntzen bidegurutzean kokatzen da, ikusgarriak adin guzietakoentzat dira. Antzerkia, ipuinak... eta sukaldaritzak leku garrantzitsua ukanen dute. Artistak jadanik zenbait egun lehenago eskualdeko herritarrekin biltzen hasiak dira,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Irailaren 26a

Zaldi Urdina... Axut taldeareganik

Hiru gira, handitu gira, puztu, ausartu. Arantxa sartu da abenturan, hezkuntza artistikoaz arduratzeko. Artea hezten da eta ontzen, udazkeneko mahatsak bezala, gure arnoa guziona da, gazteek antzerkia edateko eskubidea ukan dezaten. Euskaraz eta hemen. Udako garia bildurik, eguzkiak puzturik, antzezlan berri batekin gatoz: Zaldi Urdina: Zaldia, heroina, urdina eta latza. Latza izan da eragina, erabilera eta askatasun gosez zebilen herri bat, ito egin da. Askatasun gosea...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Irailaren 26a

Xiberoko eskü-hüska lehiakako irazbaleek txapelak jauntsi dütüe

Bedatseko lehen egünetik hasirik, larrazkenaren hasbürüala, pelota eskü-hüskako Xiberoko Txapelgoak harrotü dütu kartieleko arrabotü bazterrak. Eta nolaxe harrotü ere, partidak agitü diren 14 herrietako arrabotü ingürüak jentez künküiño bete beitira, aldikal! Aurtenko txapelgoa 12.a zen eta urteak jin-urteak joan, Alain Mugurdoy ostalerak, Urdiñarbeko Bil Xokoa alkarteak eta Maule- Lextarreko SAM Pelota klubak esküz eskü plantatzen düen lehiaka horrek...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Irailaren 26a

Maite Hirigoyen

Dolu: joan den astean Maite Hirigoyen-ek 63 urte zituela utzi gaitu eritasun dorpe baten aurka borrokaturik. Anitz maitatua zen Larresoron, herriko elkarte desberdinetan parte hartuz. Iragan diren ehorzketetan omendua izan da, bere iloba eta lagun batek kantatu olerkiekin. Doluminak familia eta adiskide guzieri. Maite maitia Maite zinituen bertsuak Maite zinuen gure hizkuntza Maite pesta Maite irria Maite fandangoa Maite arin-arin Maite itsasoa Maite mendia Maite...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Irailaren 26a

Senpere

Ibarrungo bestak asteburuan Udazkenari hasiera on baten emaiteko, urtero bezala ibarrundar gazteek aurkeztu daukute programa bikain bat San Mikele ospatu nahizik. Ostiralean (20:00), betiko xerri-kumearen jatea Inharria baserrian, Bideoak taldeak alaiturik. Gauazko etxeratzea taxi baten bidez urririk. Larunbatean (14:00) mus txapelketa Zaldubi Ikastolak antolaturik Inharrian, ber denboran abiatuko dira palantxazko 4 finalak bat bestearen segidan. Urtxuko Xoriak dantza ikusgarria...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Irailaren 26a

Baigorri

Ezkontza Buruilaren 7an, Gaineko Karrikan, Bixta Eder etxeko alaba Bérangère Titlik biziko laguntzat hartu du Grégoire Raphaël Doyen, Saint Germain de Luzignan- ekoa. Biak jendarma, beren ofizioa segituko dute Charentes departamenduan. Gure goresmenak eta agiantza hoberenak doatzi ezkondu berrieri eta agurrak beren burasoeri. Bestalde, joan den larunbatean Luhusoko eliza obretan izanez, herri hortara etorri berri den Joelle Ihidoy eta Nahuel Biancolini bikote gazteak...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016