Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urriaren 03a

Senpere

Ainhoaren desbideratzea Senperek zer ote du ikusteko Ainhoaren desbideratze proiektuarekin, errex dago erantzutea, Departamenduak aurkeztu 3 proiektuetan bat baitago Senpereko eremuak hunkitzen dituena. Lehen fase honentzat, publikoa gomitatua da bere ohar eta iritzien emaitera urriaren 18a arte, hortarako erakusketa eta erregistro bat zabalduak dira Ainhoako eta gure Herriko Etxean. Bertzalde orrialde oso bat dedikatua da proiektuari Departamenduko webgunean www.le64. fr, mezu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urriaren 03a

Azkaine

Urrian sartzen gira; bazterretan usain, kolore, harrabots berezi ... eta bakotxa bere lanetan hartua: Goiti ta beheiti Zuhaitzetan punpaka Dabil urtxintxa Goizetik bipil Garreiari arinak Badu zer egin Gaztainadian Ufaka haize hego Udazken giro! Gutun edo letra-untzia Obrengatik, Karrika Nagusian postak hetsia zuen gutunontziak eskas egiten zuen jendeari. Herriko Etxean bat muntatu Azkaine dute, obrak bururatu eta posta berriz ideki artean. Atelier Vert Lore saltegiak ateak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urriaren 03a

Donibane Garazi

Garazi Arrosaz: urtero egiten den elgarretaratze hunek bularretako minbizia duten emazteen alde egina da. Urriaren 6an, igandearekin iraganen da, proposatua da: Ttuku-ttuku deitzen den ibilaldia (4 eta 6 km artekoa), 14 urtetik harat egiten ahal da eta bestea Kirolari lasterkaldia (10 km), azken hau denbora neurtuan da, 16 urte beteak izan behar dira. 12€ kostatzen da, bakoitzak ukanen du tixerta bat, beharrezkoa dena soinean ezartzea. Hitzordua merkatu estalian (09:45),...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urriaren 03a

Hiriburu

Antzerki - irakurketa: Maddi Zubeldia eta Bernadette Luro dira "Oroitzen naizeno" ikusgarri hunen eramaileak, irakurketa taularatua eta musikatua da. Xahartzeak ekartzen ahal dituen ondorioak dira aipu antzerki hunkigarri huntan. Hurbilduko direneri ez zaie dolutuko, memento goxo baten pasatzeko mentura ukanen baitute. Hiriburuko La Perle gelan, urriaren 6an (17:00), Hiriburuko Euskaraz Bizi taldeak antolaturik....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urriaren 03a

Amikuze

MFA lantegiaren ate idekitzeak Bere hamar urteen ospatzeko, Arberatzen kokatua den MFA lantegiak (Materiel Ferroviaire d'Arberats) ateak ideki ditu joan den ibiakoitz goizean. Lekuko jende anitz (500 bat) joan da tresna eder horren bisitatzerat. Oroitarazi behar da enpresa hunek bere erroak Hegoaldean dituela Arabako Laudio herrian, han den JEZ enpresari lotua baita. Aste huntan, Euskal Irratietako kazetari batek galdeginik zendako etorri ziren Arberatzera 2009an, Urtsa Errazti,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urriaren 03a

Irisarri

Dolu: Aurtengo zenduen zerrenda luzatuz doala beti, gaur aipatuko dut Dominique Curutchet-Etchart "Arnabar" enpresa ezagutuaren sortzaile eta bultzazailearena, gizonen berezitasun den gaitz batek menperaturik 71. urtean itzali dena. Harnabarria etxaldearen segida eta kudeantza tokaturik laster saiatu zen orduan oraino hemen guti ezagutua zen laborantza moldeari: ahate hazkuntzari loturik, ahalen eta jakintzaren heinean hasirik iraupenaren bertutez heldu da orain 20...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016