Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urriaren 03a

Aiherra

Heriotze Ginette Castanier Garakotxeko bordan bere senarrarekin bizi zen Ginette Castanier herritarra bat batean joan zauku, arrabotsik egin gabe. 86 urte zituen. Beren suhia Patxi Arotçarena hazpandarra galdu zutenean, berriz itzuli ziren Euskal Herrira alabeetarik hurbil izaiteko, Lohitzuneko ostatuaren kudeaketa beren gain hartuz. Emazte ona eta goxoaren oroitzapena uzten dauku. Honen gorputza erraustegira ereman zuten asteazkenean. Gure doluminak Loulou bere senarrari bai...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urriaren 03a

Hazparne

Emazteek Diote elkarteak ate idekitzeak Urriaren 5ean iraganen dira (9:00-18:00), Eihartzea kultur etxean. Ate ideki horien xedea da Emazteek Diote elkarteak proposatzen dituen aktibitate desberdinen aurkeztea. Sozial arloari leku inportanta emaiten du, konferentzia batzuen bidez jendarte huntan sozialak zer leku duen eztabaidatuz. Antolatzen dituzten tailer guzietan sozial sailak bere lekua badu; elkar ezagutzeko, trukatzeko eta harreman sendoak sortzeko. Emazteek Diote...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urriaren 03a

Lehuntze

Kantaldia Lehuntzeko Abadian Toki ezohikoan eskainiko du errezital bat Peio Ospital kantariak igande huntan, urriaren 6an, (16:30) Lehuntzeko Abadian. Izan ere, historiaz kargaturiko tokia da duela guti berriztatua izan den Abadia. Hamabigarren mende erdialdean eraiki zuten Premontretarrek Abadia hau, lapurtar-baxenafartar lurraldea tokiko hizkuntzan kristautzeko asmoz. Egia erran, historiaren hariari lotuz, arras toki egokia da "Arnasa... Hatsa... Bizia..." kantatzea xede duen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urriaren 03a

Uztaritze

Egun eder bat Joan den igandean iragan da Larresoron, lehenik elizan meza batekin hasirik eta ondotik herriko gelan biltzarre eta bazkari batekin Errobiko Salbatore parropiako bolondresen eguna. Berrehun eta laurogei inguru bolondres badira eta zonbait zerbitzutan, bada oraindik gehiagorentzat tokia. Zerbitzu eta eginbehar guziak xeheki azaldu ditu Jean Michel Barnetche erretoreak biltzarre denboran 27 karteletan banatuak: meza eta sakramendu preparatze, musika joile,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urriaren 03a

Baiona

Zuper fête: Euskal Babel elkarteak gomita zabaltzen du " Zuperfête" deitu duen ekimenera. Urriaren 4an (19:00), Charles Malégarie eskolan antzerkia, heldu eta haurrek emanen dute "On aimerait vous dire, paroles de quartier" ikusgarria. Biharamunean, larunbatarekin (14:00À¢'€'"17:00), Sainte Croix auzoan izanen da animazio desberdin anitz...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urriaren 03a

Baionako Espaiskan sartzea

Urriaren 5ean, larunbata (10:30), Epaiskaren 2019- 2020ko sartzea ospatuko da. Pannecau karrikan kokatua da, aperitifa eskainia eta pintxo goxo-goxoak dastatzen ahalko dira. Euskal Herriko pegatinen erakusketa (11:00) eta ondotik Iruñeatik etorri ABEREH folk taldea entzungai (12:00)....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016