Herriz Herri | 2019ko Apirilaren 25a
Igandean iragan da Lakako lasterkaldia Lokarri elkarteak antolaturik. Antolatzaileak urduri ziren usaiako arrakasta ukanen zuenez Pazko izanez eta izen emaiteak arras emeki ari baitziren. Bainan zerrenda bete da eta 487 lasterkari abiatu dira Baigura mendia zeharkatzeko. Lasterkaldia ongi iragan da, gizonezkoetan ez da ustegabegorik gertatu: Guillaume Levoy baionesak aise ereman du hastetik buru aitzinean egonik. Hastapenean Florian Becker lotu da bainan laster amore eman du eta bigarren...
Herriz Herri | 2019ko Apirilaren 25a
heldu den igandean, 28an, eskola giristinoak eginen du usaiako mus lehiaketa Erregelu gelan. Izen hartzea (14:00) eta hastapena (15:00). Izanen da anitz irabazteko eta 500 euro bururapenean, 250 euro ondokoek. Ongi etorri deneri.
Ilharreko herrian, Pazko astelehen huntan, bagi nituen hiru bikote han zirenak, horietan bat emazteak, gizonak lehenxago baztertuak izan badira, emazteek final-laurdenetan galdu dute, justu-justua xapeldunen kontra....
Herriz Herri | 2019ko Apirilaren 25a
Zer garai gogorra Oxandabaratz familiarentzat! Ama hiru egun hartan doi doia ehortzia zela Gamarten, hara Jean- Claude semea dela pausatu, 65 urtetan. Zortzi urte huntan odolean eritasun bat bazaukan, zorrozki artatu behar zuena ez zedin leuzemia bihurtu. Ostiral arratsarekin arrunt gaizkiturik, Baionako ospitalera joan behar izan du eta han du azken hatsa eman larunbat arrastirian, familia guzia pena handitan utzirik. Ezkondua zen Maite Laxague erakaslearekin (hau, erretreta aitzin, azken...
Herriz Herri | 2019ko Apirilaren 25a
Apirilaren 6an larunbat arratsaldez bururatu da palazko pilota lehiaketa. Huna emaitzak: 3. maila: Philipoto /Ustarots 40 - Irachabal / Idiart 19 2. B maila: Dasquet/Pedouan 45 - Aguerre /Etcheverry 43 2. A maila: Iturria / Sorhouet 45 - Elissalde /Heguy 38 1. maila: Petrissans/Larrondo 45 - Sallato/Bibens 42 Partiden ondotik izan dira usaiazko sari emaiteak bai eta bururatzeko zintzur goxatzea lekuan berean, Haramboure ostatuko mahain onaren inguruan...
Herriz Herri | 2019ko Apirilaren 25a
Amikuzeko bihotzeko ostatuak bere neguko bilana presentatu du joan den astean Donapaleun. Orotara, 12 700 apairu emanak izan dira negu huntan. Aste guziz 66 familia dira lagunduak izan. Joan den urteari konparatuz, bost familia gehiago hurbildu dira laguntza eske. Zerbitzu hori 35 laguntzailek ekartzen dute. Bihotzeko Ostatua Donapaleun kokatzen da, Departamenduaren egoitzan Xibaltarreko bidean. Udako sasoia apirilaren 15ean hasi da.
...Herriz Herri | 2019ko Apirilaren 18a
Bezpera aratseko elizkizuna, ohiko ur eta suaren benedikatzearekin, Izturitzeko elizan izanen da gure eskualde hunentzat, 9etan.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016