Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Apirilaren 25a

Heriotze

Aña Seychal zendu zaigu 90 urtetan. Antxordokikoa zen sortzez. Ekuteneko Guy Seychalekin ezkondu zen 1950ean (hau geroztik gure herriko auzapez egon zen). Hiru semeren ama zen, hiruak familiatuak, 7 haur eta 10 haur ttipirekin. Amikuzen bizi izan da, Guyk han ukanki lana intseminatzaile bezala. Erretretan Bidarrairat etorri ziren zenbait urtez bizitzerat eta gero Donibane Lohizunera joan ziren. 2010ean ospatu zituzten beren ezkontzako 60 urteak. Senarra galdu zuen 2013ko uztailean. Azken...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Apirilaren 25a

Hazparne

Dantza ohoretan Hazparnen!

Iragan astean aipatua oroitaziko dugu apirilaren 27an, Elgar Oinka dantza taldeak (1971 urtean sortu zen, Jesus Luis Esnaolaren hegalpean), Korrontzi talde famatuarekin bat egiten du arrats aberats bat eskainiz: dantzari gazteak lehenik, helduak gero. Lehenek, urteko lana erakutsiko dute eta besteek elgarrekin landu koreografia berri bat. Ikusgarria 20:30etan hasiko da. Aitzinetik eta ondotik talo eta edateko izanen da.

Apirilaren 30ean,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Apirilaren 25a

Baigorri

Kintoan barna mintzaldia

Basaizea eta Irulegiko Irratiak antolatua, apirilarena 12an ortziralez, Poctefa programan sartuak diren bi proiekturen arteko mintzaldi-eztabaida iragan da Alduden. Poctefa: Europar Batasunak mugaz gaindi plantan ezartzen diren egitasmoak diruztatzen dituen programa bat da. Horietarik batek, Irati oihanaren inguruan Garazi, Saraitze eta Aezkoa ibarrak biltzen ditu eta beste batek, Esteribar eta Baigorriko ibarrak, Kintoan Barna izeneko proiektuan. Hauetaz...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Apirilaren 25a

Baionan Kantuz:22 urte

Apirila, urtebetetzearen hilabetea da Baionan Kantuz-entzat eta hala daike larunbat huntan hogeita bigarren aldikotz. Baionako Ikastoletako burasoek abiatu urratsa, Tuntuna elkarteak hartu du bere gain helburu eta gogo berarekin, kantu herrikoia eta euskara hiri erdian biziaraztea.

Aurten ere Baionan Kantuz ibiltari batek ospatuko du urteurrena. Hasiko da Bestetako Karrikaldik ezagutzen duen Jacques Portes plaza berritutik (11:00), ondotik (11:30) Merkatuko hegatz perat joaiteko,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Apirilaren 25a

Sara

Baionako Xingarra Feria:

Gan den astean iragan da Baionako urde azpiko feria, 34 urde azpiko baziren presentatuak, bainan aurten, usaian baino bertzelako itxura bazuten jujen arabera, partikulazki Nicolas Etcheverria saratarrarenak. Beraz Nicolas gure saratarrak bildu du lehen prima 17 kilo eta erdiko xingar azpiarekin, zer ohorea zuretzat bai ere saratar guzientzat. Zeren hirugarren prima bertze saratar batek ukan baitu Fernand Aguirre. Nicolas bere bizi guzia lan egin du...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Apirilaren 25a

Senpere

Izarren Hautsa Larrekon igandean

Badu 10 urte Mikel Laboa joana zaukula utzirik sekulako obra aberatsa eta aitzindaria. Maialen Alfarok (sofrologoa, kantari eta musikaria) eta Philippe Alborrek (musikaria eta haurren arloan aritua) proposatzen dute haurrendako ikusgarri bat Laboaren obren inguruan, hiru ataletan. Herri kantak, bere sorkuntzak (Bernardo Atxaga, Jose Antonio Artze eta Daniel Landarten olerkietatik) eta azkenik bere unibertso berezia (Lekeitioak eta beste)....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016