Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 09a

Baigorri

Heriotze

Joan den astean, mundu huntako azken bidaian lagundu dugu herriko pertsonarik xaharrena. Angèle Garat-ek 105 urte zituen. Hemen sortua, 18 urtetan Parisera joan zen lanera. Ile apaintzale ofizioa ikasirik, berriz itzuli zen sorterrira eta hemen instalatu bere bizia lan hortan egiten zuela. Ezkondua, bi seme alaba altxatu ditu bere senarrarekin. Emazte langilea eta alegera zen, biziki konpainia goxokoa, fede handikoa ere baita kantaria, parropiako koruan luzaz eta luzaz...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 09a

Senpere

Herri Urrats hor dugu igandean

Urte batetik bestera, aurten 36. aldikotz Herri Urrats heldu zauku eta hunekin betan mila eta milaka jendeek beren agerraldia eginen dute Seaskaren 50. urteak ospatzeko, besta hunekin. Aurtengo lema LK "eleka" galde egina zauku beraz euskaraz gehiago elekatzea eta bestalde "L" dago Baionako Bernat Etxepare lizeoarendako eta "K" Baionako Estitxu Robles kolegioarendako, bi ikastegietako obreri zabalduak baitira gaurko Herri Urratseko emaitzak....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 09a

Uztaritze

Konfirmazione

Errobiko Salbatore parropiatik 20 bat gaztek errezebituko dute heldu den igande huntan konfirmazioneko sakramendua Jondoni Bixintxo elizan (10:30). Baionako seminarioko superiora den Beitia jaun apezak ordezkatuko du apezpikua egun hortan. Izpiritu Sainduak lagunt ditzala gazte horiek beren bizian.

Dantzaldi musikaldi

Jada eginik ukan duten bezala Uztaritzeko suhiltzailek antolatzen dute dantzaldi musikaldi bat maiatzaren 18an larunbatez (19:00)...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 09a

Amikuze

"Soinujolearen semea" filma Donapaleun maiatzaren 9an

"Soinujolearen semea", Fe r n a n d o Bernués-ek gauzatu filma presentatua izanen da maiatzaren 9an, ostegunez, Donapaleuko zinema gelan (20:30). Bernardo Atxagaren nobelatik ateratua da. Filma euskaraz emana da eta itzulpena frantsesez. David Imazek Euskal Herritik alde egin behar izan zuen hirurogeita hamargarren hamarkadan, bere kideek mespretxaturik. Kalifornian zoriontasuna aurkitu duenaren, iraganak ez dio bere bizitzako...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 09a

Sara

Zikiro jatea:

Gan den larunbatean Lur Berri gelan eskola publikoko burasoek antolatua zuten bazkari hori, 65 bazkaltiar izan dituzte, piperrada eta zikiroa aski ona bero-beroa, haurren burasoek zerbitzatua. Izigarriko egun goxoa pasatu dute omore onean Joxe Angel-ek ongi airostua. Erretzaileak Beatriz eta Martintxo Zugarramurdikoak ziren eta musikaria Joxe Angel Baztangoa, jadanik heldu den urtekoarena pentsaketan ari dira. Biba zuek segi hola.

Kirolak

Pilota:...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 08a

Maiatzaren 11n, Vahine Ori dantza taldea, (8:30) Bixintxo kultur gunean.

Huna aldi huntan Bixintxo kultur elkarteak proposatzen daukula Tahiti euskalderat bidaiatzea Vahine Ori taldearen medioz. Polinesiako dantza eskola hori, Angelun kokatzen da Florina Tahitiko anderea dutela erakasle. Hango dantza musika eta kantuz gozatuko da publikoa, eta kasu... kasu! Gomitatua ere izanen da parte hartzerat "fisikoki"... beraz presta espartinak! Gau berean, sartzeko gelan, publikoak, Polinesiako artea aurkituko du eta hango punch edari mota hura jastatzen ahalko du. Beraz...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016