Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 16a

Senpere

Pop Rock Kontzertua larunbatean Larrekon

Berriz ere Larreko kulturgunea rock musikaz beteko da 2 orenez, maiatzaren 18an (21:00), Senpereko kultur sailak antolaturik. Oraikoan, New Straits rock kantuak berriz hartzen dituen Irungo taldea da eta Dire Straitsen zuzeneko bertsioak eskaintzen dizkio publikoari. Talde hau, musika ibilbide luzea duen bost musikari eta irakaslek osatzen dute: Julio Bravo (ahotsa eta gitarra), Jose Luis Marugan (gitarra solista), Edu Amundarain (bateria),...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 16a

Azkaine

Parropiako kantariak Hazparnen

Hemezortzi hilabetetarik nunbeitan egiten den elgarretaratze hortan parte hartu du Azkainek, ez baita holako egun ederra huts egitekoa bereziki euskaraz kantatzea maite dutenentzat. Eta loriagarri da zinez eliz-kantu eder horiek ikastea eta lau bozetan kantari guziek elgarrekin emaitea gure hizkuntza ederrean! Ez da gauza arrunta baizik xoragarria! Gertakizun arraroa zinez: duela berrogoita hamar urte hasi saila 600 kantarirekin, beti aitzina eraman...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 16a

Sara

Urrats Gaua:

Gan den larunbatean iragan da errugbi zelaian, Gaztetxeak eta Errugbi taldeak antolaturik. Gazteria anitz bazen, erran behar da aro ederra zutela, bistan da bazen jateko eta edateko. Hola gazte horiek entrenamendua hartu dute biharamuneko Senpereko Herri Urrats-erat joaiteko. Plazer egiten du badela jende asko euskarari atxikia. Heldu den urte arte.

Apirila

Sortzeak: Lechevin Maël-Kévin- Morgan 04-01. Costea-Lamarens Mia 04-08. Lopez-Zestau Alaia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 16a

Banka

Biltzar nagusia:

Zaharrer Segiren biltzar nagusia iragan da gure herrian. Jende alde ederra bildu da. Horien artean hor ginituen: Etcheverria Lilou Frantziako Pilota Federazioko presidentea, Garayar Jean-Michel Ligako presidentea, batasuneko 3 presidenteak: Oçafrain Jean-Marc, Beñat Semerena, Irastorza Ramuntxo. Joantorena eta Berterreche president ohiak, Baigorriko auzapeza Jean-Marie Coscarat, Bankako Mizel Oçafrain auzapeza, Castanchoa Bidarraiko axuanta. Urtean zehar iragan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 09a

|Lekorne

Txir-Txor gaztetxeak 17 urte

Baliatzen dira urteurren hortaz, goizean (10:00), gaztetxeen arteko koordinaketa biltzeko. Ondotik 17 urteak ongi ospatzeko, egunaldi goxo bat proposatzen dute: (12:00) Nat eta Watsonek animaturik bazkaria, tokiak erreserbatzeko deitu behar da 06-74- 76-18-49. Arratsaldean, pilota partida: Peio Irigoien eta Mikel Hiriart-Urruti, Julen Oillarburu eta Ximun Boscqen kontra. Ondotik (19:00), kontzertuak: The Very Small Orchestra, Zoo eta Torheit taldeekin....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 09a

Hazparne

Azpeitiarrak eta Hazpandarrak beti elgarrekin kurri

"Arnoaren eta arrainaren ibilaldia"ren 5. etapa eginen da maiatzaren 11n, larunbatez, Urbinatik Eztibalitzera. Lagun Onak taldekoekin juntatu eta, 22 kilometro iraganen dira. Hortarako, hitzordua emana da Harana plazan, (7:00). Bakotxak bere janaria eraman behar du. Gibelerat helduko da (18:30) inguruan. Han, ibilaldiaren abiapundurat joaiteko elgarrekin hartu den autobusarentzat, 10€ eman beharko dira. Izenaren emaiteko:...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016