Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 23a
Badu orain zonbait urte ibilaldi hau egiten dela, Amikuzeko ikastolak eta Zabalik elkarteak antolaturik. Oinez eta bizikletaz ibiltzeko aukera emana da maiatzaren 26an, igandez, Behaskaneko lakuan. Izen emaiteak goizeko 7:30etan hasiko dira eta lau ibilaldi proposatuak dira: 15km oinez, 32km bizikletaz, orientazio lasterketa binaka eta korrikleta haurrentzat. Parte hartze saria: oinez eta orientazio lasterketa 7€, bizikletaz...
Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 23a
Hilabete hunen 25ean iraganen da Bagorriko baleako kabalen Marka Urepelen. Urte guziz bezala jendeak ohi du behien marka hunen ikustera jitea, gainerat larunbatarekin egiten da orain. Aurten ere gomita zabaldua da orori egun goxo baten pasatzeko Urepelen. Herriko ostatuak eta auzo herrikoak ere plazerrekin hor izanen dira zueri ongi etorria egiteko.
...Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 23a
berriketari kondu ene egitekoa ere zela iduriturik aipatuko dutan gertakariaz badakit ez dutala irakurleeri deus jakinarazten, zeren merezi zuen bezala prentsa idatzietan nola irrati bai telebistaren bidez zabaldua izan baita Patrick Oçafrainen itzaltzearen berri lazgarria orok jakiteko gisan. Beraz ez naiz hedatuko hain ohorezki kondatuak izan diren gizonaren dohainen aipatzen. Nahiz baginakien haren bihotzean lehentasuna hain atxikia zen Banka bere sorterriak zuela, guk irisartar ginaukan...
Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 23a
Maiatzaren 22an (21:00), elizan Kantauriren kontzertua. Maiatzaren 25 eta 26an Usopop taldeak antolatuko ditu bi egun Lizarrietako lepoan, larunbata 25 (17:00) kontzertuak: Asile Club, Efrim Manuel Menuck, Joseba Irazoki Berako taldea, Lisabö bidasoar taldea eta Lysistrata rock taldea. Biharamunean, 26an igandea (11:00) bizikleta ibilaldia, (14:30) kontzertuak: Anari, Lynched Dublinekoa, Madeleine pop rock eta This is Kit ingeles artista. Gazteak bai eta ere adinekoak...
Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 23a
''Ene herria ene osasuna'' dispositiboaren karietara permanentziak egiten dira Herriko Etxeko lokaletan. Herriko biztanle guzier idekia den osasun asurantza huni esker nahi dutenek osasun asurantza gehigarri kolektibo bat ukan dezakete baldintza hoberenetan. Xehetasun gehiagorentzat eta hitzorduak hartzeko deitu: CCAS 05-59-93- 38-91.
Heldu den maiatzaren 28an asteartez kantaldi bat iraganen da Jondoni Bixintxo elizan (20:30). Bi...
Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 23a
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016