Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 23a
Kolegioen arteko hitzordua Hazparnen da aurten: Bidaxune, Amikuze eta Hazparneko ikasleak urtero elkartzen dira kantuz artzeko. Ostiralean kantari gazte famatu batzuren kantuak dituzte emanen: Claudio Kapeo, Louane, Nolwen, Jenifer, Marina Kaye eta Kids United, hiru bozetan. Erakasleekin ikasiak, Tutti Frutti orkestrak lagundurik kantatuko dituzte. 300 bat izanen dira. Ikusgarria, Mendeala gelan da, maiatzaren 24an, ostirala (20:00).
Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 23a
Azkaingo Kornelio musika eskolak eskusoinu kontzertua antolatzen du heldu den ortziralean, maiatzaren 24an (20:30), elizan. Euskal Herriko akordeoilari ezagunak hor aurkituko dira, hala nola Gérard Luc, Joxan Goikoetchea, Jesus Aured, Aitor Furundarena, Phlippe de Ezkurra eta Iñaki Diéguez. Sartzea dohainik eta memento goxo baten pasatzeko parada.
...Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 23a
Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 23a
À¢'€'" Ameriketatik jin zaigu berria. Belaskaineko Angèle Fuldain, e z k o n t z a z Goyeneche, zendu da maiatzaren 7an San Frantziskon (Kalifornia), 80 urtetan. 1964an joan zen Ipar Amerikarat. 1965ean ezkondu zen Jean Goyenecherekin eta hiru alaba ukan zituzten, Rosemary, Yvette eta Isabelle. Eta geroztik bost haur ttipi. Ostalaritzan arizan da lanean 40 urtez, egiten zituen euskal bixkotxek bereziki fama handia zutela inguru zabalean. Hango Euskal Etxeko kide...
Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 16a
Joan den ibiakoitzean ehortzi dugu Marie-Leonie Indart, Leispars Andresenekoa. Auzogune bereko Arraunean sortua (Alchuteguy), jostuna zen ofizioz eta bere senarra sukaldaria segitu du Frantziako zonbait herritan gaindi, erretiran berriz sorterrira itzultzeko. Seme baten ama zen eta duela bi urte alargundua; emazte isila eta langilearen oroitzapena uzten dauku. Bere azken denborak, Larrazkena zahar-etxean iragan ditu eta hor pausatu ere 88 urte zituela. Bere familiak eta...
Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 16a
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016