Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 09a
Hasi da aurtengo lehiaketa joko berrin. Final-laurdenak jokatu dira joan den ostiralean. Lehen partidan aisesko nagusitu dira Maxime Etcheverry eta Battitt Ducassou, 40 eta 27 irabaziz Antton Monce eta Ximun Lambert-i. Battitt Ducassouk ederki kudeatu du bere bikotekide gaztea. Atakatuagoa izan da bigarren partida, eta azkenean Mathieu Ospital eta Xala irabazle atera dira Eñaut Echeverria eta Peio Guichandut-en kontra, 40 eta 35. Alta gibeletik ibili dira...
Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 09a
Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 09a
Internet mugikor, ordenagailu, joko elektroniko, telebista, tableta... Helduek eta haurrek pantailak gero eta gehiago erabiltzen ditugu. Erabilpen horren ondorio kaltegarriak saihesteko, ekintzak proposatzen ditugu, maiatzaren 14tik 23ra. Hergarain antolatuko dugun "10 egun aisi pantailarik gabe" erronkan gauzatuko ditugunak. Helburua, 10 egunez pantailak aisialdirako ez erabiltzea da, eta aisialdirako denbora beste molde batez erabiltzea. Horra heldu diren lehen hitzorduak, ondoko astean...
Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 09a
Bankako Suaia elkarteak gomitzatzen zaituzte Marijane Minaberriren lanak biltzen dituen liburuaren aurkezpenera Bankako Olhaberrin, maiatzaren 11n (ibiakoitza), (11:00). Xalbador eta Laka bertsulariak hor izanen dira. Euskaltzaleen Biltzarrak liburu bat ondu du, Marijane Minaberriren lanetan hautaketa bat eginik. Haur, gazte eta helduek plazerez irakurriko duten obra atsegingarria da Marijan Minaberriren meategitik: antzerkiak eta abere ipuinak haurrentzat, olerki, bertsu edo prosa...
Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 09a
Plazer handirekin jakiten dugu Donagraziako Robert eta Carinne Jaureguy buraso gazteak arras uros ditugula lehen haurño bat sortu baitzaiote hau dutelarik nekatto bat, deitu dutena LUMA. Goresmenak eskaintzen diozkategu burasoeri bai eta ere bi familieri. Luma luzaz bizi dadila osagarrian.
...Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 09a
Ohore eta atsegin ukan dugu jakin dugularik Frantziako museko xapela jauntzi duela gure herritar Ellande Idiart Bidarteko nagusi xaharrak orain Garazin bizi dena Ondarla Hamekaineko Battitta Lapeyrekin Pazko biharamunean Ilharren jokatzen zen mus xapelketan. Helburu hortara heltzeko berek jakin zonbat pare baztertu dituzten eta hor berak bezalako jokolari gogorrek bentzutzeko erakutsi dute burua sano daukatela eta izpiritua argi eta erne, bizkarrean izanagatik 82 eta 88 urte! Goresmen eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016