Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 01a

Baigorri

Euskal Trail

Hor dugu trailer-en hitzordu handia, Salbatoreko asteburu huntan iraganen dena. Euskal Trail elkarteak, maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean, 3300 lasterkari errezebituko ditu orai bazterrezina bilakatua den kirol gertakari hunentzat eta joan den urtean bezala, baldintza beretan bost lasterkaldiak, ortziralearekin eta ibiakoitzarekin kurrituko dira. Ultra Trail banaka edo binaka: 130km abiatzea ortziralean (5:00), Baigorritik; Euskal Trail, binaka 2x40km, abiatzea...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 01a

Senpere

Maiatza euritsua:

Erran zaharrak dio "apirila biribila maiatza goseak hila", aurten erran behar litaike maiatza euri pila. Herri Urratsek eskapada ederra egin du haatik, hirugarren igandeak sekulako elementuak ekarri dauzku. Egia erran ostiraletik abiaturiko denbora euritsua azkartuz joan da eta igande eguerdiak aldean bere gailurra harrapatu du. Erreka ttipi guziak gaindika zabiltzan, halere Ur-Xuri ibaia neurri batean gelditu da, Lurberriko urtegiak bere lana egin du alde...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 01a

Aiherra

Besta komiteko gazteen eskea

Herriko pestak hurbilduak zauzkigu, 2 asteren buruan. Kari horretara pesta komiteko gazteek jakinarazten daukute eskearen egiten ari direla, eta batzuen etxetan ez badira oraino pasatuak, laster bisitaño bat eginen daukutela ondoko egunetan. Ongi etorri hoberenaren egitea galdatua zauku. Oroit aurtengo pestak ekainaren 14tik 17ra iraganen direla, Hazparneko pestak baino aste bat lehenago.

Europako bozak: parte hartze gehiago

Bozka...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 01a

Hazparne

Jazz in collège

Pasatuak pasatu, gazteek kantatu dute iragan ostiralean eta 1020 ikusle etorri zaizkie. Ezagutu dituzte gora behera bereziak trebaketa nagusia egin dutelarik. Alabainan, denak elkartuak zaudelarik maiatzaren 17an, trenputxar batzuk trabaturik haietarik 50 bat ikusi ditu SAMUak eta 12 ospitalerat eramanak izan dira. Denak aratseko etxean ziren eta astelehenean eskolan. Bilduak ziren gela hetsia eta analisatua izan da. Janaria ez zen izaiten ahal bakotxak bere...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 01a

Heleta

Dolu:

Joan den astean bi heriotze ukan ditugu. Lehena Ana Mari Pagadoy Aintziburukoa, azken 18 urte hauetan familiako baten etxean zagoen, zendu da 78 urtetan eritasun labur baten ondotik. Gero Mixel Lacroix, gazte joana zena ur-zain gisa Arudy eskualdera, han bere lan denbora iraganik itzulia zen bere sort herrira eta Eihera sort etxera, zoritxarrez eritasunak ez dio eperik utzi, ospitale eta pausa- leku, mundu hau utzi du 80 urtetan. Astelehen eta asteartean bien ehorzketetara...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 23a

Ainhoa

Herria Haitadan ainhoarrak nagusi. Ainhoa, Sara, Etxalar, Zugarramurdi, Urdazubi eta Bera arteko nor gehiagoka edo lehiaketa Ainhoan iragan da aurten, iaz Saran antolatu zelarik lehen aldiko. Herri bakoitzetik berrogeita hamar bat parte hartzaile lehiatu dira hamabi desafiotan (bota-luze, bizikleta, mendi lasterketa, kozina, mus, dantza, herri kirolak, bertsuak, kultura), goizean hasirik eta arratsalde apala arte, gelditu gabe. Euriak ez ditu ez parte hartzaileak, ez lanean karraskan aritu...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016