Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 27a
ekainaren 8an beren baia eman dute elgarri Herriko Etxean, Elizagaray Dominique eta Isabelle Marie Thérèse Bonnaille aitama gazteek. Beren urratsa segitu dute elizan beren baiak erreberrituz Jean Elizagaray familiako apezari. Baitezpadako urrats horiek beterik, egunari zoakon besta egiterat joan dira Gamia ostaturat Buzunaritzen. Urte multxo bat huntan Hiribehere kartierrean altxatu dute Etxekonia etxe pollitean. Luzaz uros bizi diten elgarrekin beren bi haurrak handitzen ikusiz diotegu...
Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 27a
Joan den ostiralean, Lur Berriko 100 bat langile (lehengoak eta oraingoak) bildu dira Aiziritzeko kooperatibaren egoitzan eta egun guzian hor egon dira. Beren kexua duela hogei bat urte abiatu zen auzigai bati lotua da. Orduan Lur Berrik langileeri eman behar zuen urte hondarreko saria baztertu zuen eta ondotik auzitegiak kondenatu zuen 1,2 milioi ordaintzera langileeri. Hori egin zuen 2014an baina gibelapen interesak gehitzea errefusatu...
Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 27a
Errekan sortua zen Patricia Gainza 47 urte zituen alaba baten ama, sofriturik gangrenak eraman du. Elizkizunak egin dira herriko elizan, jendalde eder batek parte hartu duela. Gure doluminak eskaintzen ditugu familia guziari.
urte guziz bezala aste hunen hondarrean izanen ditugu bestak. Huna egitaraua: Ortzilarean (20:00) afaria Adartza taldeak alaiturik; ibiakoitzean: gaualdia Olhaberri ostatuan; igandean (10:30) meza nagusia klikarekin,...
Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 25a
Aldudeko Mendi Alde eskolak gaualdi berezi bat antolatzen du. Aurten, hain xuxen, 70 urte eginen ditu Aldudeko hiru artzain, beste euskaldun batzuekin, hegazkin istripu batean bizia galdu zutela. Berekin ere, Marcel Cerdan boxeolari famatua, zendu zen baita ere Ginette Neveu arrabitaria. Duela 20 urte, gertakari horren 50 urte mugakari, istripu hortaz Mikel Erramouspék film bat egin zuen. Aurten 70 urte kari, ospakizun gaualdi bat zauku eskainia. Lehen partean eskolako haurrak, Lauburu...
Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 25a
Aste buru huntan, ekainaren 22an, ibiakoitzez, Amikuzeko zango baloi taldeak 40 urteak ospatzen ditu Eskilanborda zelaian. Beraz futbolaria bazira, edo ez, momentu goxo baten pasatzeko parada baduzu egun hortan! Huna egun hortako egitaraua: Goizeko 10etarik aitzina zango baloi partida ttipi batzuk jokatuak izanen dira oraiko eta lehenagoko jokolarien artean. Eguerditan, zintzur bustitzea eta gero bazkaria deneri idekia...
Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 25a
Hara zoin diren Berria trinketean ariko diren pilotarien izenak: Open sailean asteazkenean: Etcheverria eta Larralde, Etcheverry eta Lambert-en kontra. Ostegunean: Inchauspé eta Iturbe, Bielle eta Cubiat-en kontra. Masters-etan asteazkenean: Waltary eta Ducassou, Ospital eta Harismendyren kontra. Ostegunean: Etchegaray eta Bilbao, Larralde. P eta Xalaren kontra. Finalerdi horietarik landa, finalak iraganen dira igande goizean (09:15...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016