Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 27a
Jondoni Petriren ospakizunendako, Gazteen komiteak gaitzeko programa aurkezten du urtetik- urtera. Ostirala 28an: (12:00) adinekoen bazkaria La Nivelle jatetxean; (14:00) Eskolen lasterketa, kirol zelaian; (18:30- 19:30) Gantxiki trinketean, Senpereko open-aren finalerdiak esku-huska; (20:00) aperitifa pilota plazan eta ondotik (21:30) herriko zikiroa, Emile Negelouak animatua; Etxeratzea taxiaz urririk. Larunbat 29an: (12:00) Txopinazoa, herriko gakoen...
Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 27a
Ortzaizen, gazte multxo bat hasi da kabalkada bat antolatu nahian, hau 2020eko larrazkenean agertzeko gisan. Hortarako elkarte bat sortu dute, Urzaiz deitua (hau da Ortzaizeren lehen izen ezaguna). Dantza ikasketa batzuk hasiak dituzte jadanik igande guziez eta orain bertze urrats batzuk abiatzen dira. Holako ikusgarri batek antolaketa lan handia du arlo ezberdinetan eta lan talde batzuk eginak izanen dira. Ortzaiztar guziak gomitatuak dira lan talde horietan sartzea beren izena emanez heldu...
Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 27a
Bero handirik gertatzen balitz prest izaiteko eta molde egokian buru egiteko, Hazparneko sozial zentroak adinetakoen eta bakarrik bizi diren enbaldituen izen biltze bat apailatzen du. Prebentziozko izen biltze horren helburua da, behar orduan, nor izan daitekeen laguntzeko berehala jakitea. Segurtasun horren ukaiteko, 65 urtez goiti dutenek edo enbaldituek zentroan eman behar dute izena 05 59 70 29 07 zenbakira deituz goizetan (09:00-12:30).
Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 27a
Herriko besta giroan abiatu da eguna: ikastolako panpina Xantxoteiko leihotik pilota plazarat jaustearekin, gako botatze, suziri, tiro eta haurrek kantatu bertsuekin. Ondotik ikastolan antolatu bi pilota lehiaketen finalak jokatu dira:
- Eskuhuska: Johañe eta Iztebe Oihenart bi anaiek ereman dute Gexan eta Kaiet Arotzarena anaier.
- Palaz: Maddi eta Filipe Etxart aitalabak nagusitu dira Melina eta Alain Armendaritz aitalaber. Partidetarik landa, hor ziren buru handi eta...
Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 27a
Airemodelismo erakustaldi bat ikusteko parada emana izanen zaiku igande huntan, ekainaren 30ean, Urzumuko kaskoan, goiz eta aratsaldez: goizean 9etarik eguerdi arte, eta aratsaldean 2etarik 6ak arte. Airemodeloak dira formato ttipiko hegazkinak, lurretik gidatuz aireratzen eta hegaldatzen direnak. Hemen eskainia izanen zaikuna erakustaldia da, ez lehiaketa. Dagoeneko, 25 bat partehartzailek emana dute izena. Hauen artean Patrick Bengochea Xiberutarra. "Corsair" gisako airemodelo biziki...
Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 27a
Berriki iragan herriko pesten ondotik, lehen lehenik eskertu behar ditugu pesta komiteko gazteak, holako lana eramanik besta hauetan. - Ortziral arratsean, jende gutti, erran behar da frango hotz zela, eta ez zela herritar gazteek eman antzerkirik. - Larunbat arratseko zikiro bestarentzat, aroa xoragarria eta 590 afaltiar bildu zen, joan den urtean baino 40 gutiago, baina zer giroa! Giro zinez onean iragan zen gaualdi...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016