Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 23a

Marijan Minaberri Bankan ohoratua izan da

Euskaltzaleen Biltzarra elkartearen biltzar nagusia iragan da maiatzaren 11n, larunbat goizez, Bankan, Olhaberri ondare zentroan. Mizel Jorajuria elkarteburuak aipatu ditu iragan urteko harat-hunatak, eta berezikiago elkarteak argitaratu berri duen "Marijan Minaberriren meategitik" liburua. Obra oso pollita, Marijanen antzerki, ipuin, bertsu eta olerki hautatuez osatua, hots antologia ezinago aproposa nornahirentzat. Heldu den uztailean elkarteak Bilbo aldera prestatzen ari duen ateraldi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 23a

Senpere

Munduko Dantzak Larrekon larunbatean

Maiatzaren 25ean (21:00) dantza exotikoen ikusterat gomita zabaldua zauku oren bat eterdiz, Lion's Club elkartearen eskutik. Ikusgarria bi partetan zatitua da, Polinesiar eta Indiar/Bollywood dantzak. Polinesiar dantzek populu hunen bizikidetasuna eta hain ezaguna den haien gerri uhain-mugimenduekin " Vahineen" grazia irudikatzen dute, dantza hauetan ezagunena "Tamurea" delarik. Bollywood dantzek beste bideetan eramaten gaituzte, munduaren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 23a

Dantza ikusgarria

Hameka Fabrikak antolaturik bi ikusgarri emanak izanen dira maiatzaren 24an, Harri Xuri gelan (10:00 eta 14:30). Hirietako dantzak dira ikusgai izanen, Asiatik, Estatu Batuak zeharkatuz, Europan gaindi eta nola ez Afrikan egonaldi bat eginez. Ana Pik dantza- konferentzia bat eskainiko du. Artistak azalduko du dantza bakoitzaren jatorria, egoera soziologoa bai eta ere urteetan izan duen bilakaera... horiek guziak dantzatuz.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 23a

Izturitze

Artetxean

Aurten ere antzerki bat emaiteko gogoarekin dira herriko besten karietara. Parte hartu nahi duten 10 urtez goitiko neska eta mutikoek maiatzaren 26ko jakinaraz dezatela 06 31 64 60 88ra deituz.

Eskola publikoan ate idekiak

Bigabat herriko eskola elebidunean ateak zabalik izanen dira maiatzaren 25ean larunbat goizez 9etarik 12ak arte. Beren haurrak eskolan sartzeko adinean dituzten burasoentzat ikastetxearen ezagutzeko parada izanen da.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 23a

Denetarik

Aiherrako pestak 2019: aurten ekainaren 14, 15, 16 eta 17an iraganen dira, herriko plazan. Aiherrako Kabalkadan ainitz herritar eta gazte mobilizatuak izanez (buruilaren 22an eta 29an emanen da), ez dute gazteek antzerkirik emanen. Programa eder baten mentura izanen dugu halere, berriz ere, usaiako zikiro besta, dantzaldi, kantaldi, pilota partida, birla txapelketa, bazkari, afari eta abar... Xehetasunak geroxago.

Ekainaren 30ean, ibilaldi gormanta: Aiherrako eskola...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 23a

Donamartiri

Heriotze:

uste gabekoak izaiten dira noiztenka, hala izan da Aezteiko Jacqueline Amestoy sortzez Ourthiague, zendu baitzauku 69. urtean. Bihotzeko aldi txar batek eramanik. Duela bost hilabete bere ahizpa galdua zuen istripuz. Ehorzketetako elizkizunean anitz jende bildu da familiari sustengua eta atxikimendua ekartzeko. Doluminak Jacquelinen haur, haurride eta hurbileko jendaki guziari.

Hazparnen abesbatzen elgarretaratzea

50. urteburu kari bildu dira...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016