Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 21a
Maiatzaren 21ean sortu da Baionan Manex ZUFIAURRE MAGIS. Aita du Jean-François Magis eta ama Aintza Magis, sortzez Zufiaurre. Zorionak aitameri eta ongi etorri Manex-i herritarren artera!
"Bakotxa bere erritmoan, bakotxak bere desafioa... mendia parteka dezagun!" Hori da aurtengo edizioaren (29garrena) lema nagusia. Ekainaren 23an iraganen da "Hirukasko" ekitaldia, Bidarraitik Itsasurat. Desafioa gustukoa dutenak...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 21a
Union Basque xapelgoaren kondu, paletan, gomazko pilotan, gure gaztetxoek, M. Muscarditz - Vignau-Tuquet-ek, beren finalerdia eraman dute 40-13 Kapito Harrikoak garaituz Irisarriko trinketean. Orain helduden larunbatean, Ahurtiko trinketean, finala jokatuko dute Oztibartarren aitzinean, anartean goresmenak bieri finaleraino hupaturik!
Lehenik, artekoetan, final-zortzirenetan, I. Mollon-J. Phagaburuk irabazi 30-28 Eskularikoeri,...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 21a
Heldu den ostiralean, ekainaren 22an, bi herrietako eskola publikoen besta, Makean. Burasoak baliatuko dira agurtzeko Notary Fréderic jauna Lekorneko eskolan zena, bere postua uzten baitu. Heldu den urtean, Mayer Léna andereak du segida hartuko.
...Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 21a
Joan den astean zendu zaiku Urdaburuko Ñoel Etcheverry. 84 urte zituen. Gizon maitatua zen, mendiko artzaingoaz bereziki jakitate handikoa, Iparlako mazeletako xoko-moko guziak errotik ezagutzen zituela. Angèle espos-lagunarekin pena handiak ere bazituen pairatuak, Jean-Michel eta Jean-Claude bi semeen galtzeak, gazterik. Halere beti aurpegi alai eta goxoa atxiki du. Urte andana bat bazuen minbiziak jotzen zuela. Joan den ortzegunean iragan dira haren ehorzketak, adiskide lerro handia...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 21a
Horra zer aurkituko den Larreko salan, ekainaren 23an arratseko 8etan, arte martzialen teknika eta kultura deskubritzeko parada. Horretarako gure lurraldeko adituak izanen ditugu gurekin. Txinatik Brasilera, Japoniatik Indonesiara Thailandiatik pasatuz, borroka ala kontrol kirol, esku hutsik eta armaturik, arte martzialak ezagunak ditugu praktikatzen dituzten jendeen konfiantza hobetzeko. Munarriz Benoit antolatzaileak, Kenpo Kai elkartearen...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 21a
Joanden larunbatean, Guillaume Ospital, Bastida Ospitaleko semeak, biziko laguntzat hartu du Elodie Olha Okozeko alaba. Gure goresmenekin, agiantza hoberenak doatzi ezkonberrieri eta agurrak beren etxekoeri.
Iparraldeko Harrera elkarteak bururatutako Harrera dokumentala aurkeztuko dauku ekainaren 21 huntan, arratseko 7etan Bixentainean; ondotik izanen da eztabaida eta aperitifa.
Orgue en Baigorry...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016