Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 28a

|Makea

Lekorne eta Makeako eskola publikoko besta iragan da joan den ostiralean, anitz jende hurbildua zen haurrek eman ikusgarrira. Aurtengo gaia "Cowboys Stars" hautatua zuten. Joan den ihauterieri buruzko begi kliska zen, burasoek egin baitzuten dantza bat. Ikusgarrian, haurrak bidaiatu dira, Txina, Afrika, Mexiko eta Euskal Herrian, dantza talde famatu horren bila ibilki zirela. Azkenean agertu dira, publiko artean ziren! Kalitate handiko ikusgarria eman dute, eskolako presidenta baliatzen zela...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 28a

Amikuze

300 bat bisitari Eiheren egunean Amenduzen

Bazen mugimendu ekainaren 15ean igandearekin, Amenduzeko eiheran. Goizean kalme bazen ere denborarengatik, arratsaldean jende ainitz bazen. Orotarat 300 bat bisitari pasatu dira. Bi urtetarik egiten duen bezala, Jean Claude Mailharinek, Dominique Mirailh-en laguntzarekin behar diren xehetasunak eman ditu untsa ulertzeko arto eta ogi irinak nola egiten diren eihera batean. Jean Claudek, suhartasun haundi batekin erakustea eman dauku eihera...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 28a

Heleta

Orotarik À¢'€'"

Ez dut erraite beharrik, denak ohartuak baitira, aro eder hunekin laboraria kanpoan dela, belarretan edo arto undarrak ereiten, nun ez diren guneka berriz egiteko. Denbora eder eta bero hunek iraun dezake, guneka zonbait ortzi gora behera. Aro eder hunek seinalatzen du udan sartuak girela eta herrietako bestak abiatuak ditugula, kermezak ere, Hazparnen, Baigorrin, Heletan uztail huntan, azken hau uztailaren 15ean, ez dakit goizegi denez aipatzea, naski hobe...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 28a

Intxaurmendi kantuz À¢'€'"

Uztailaren 7an, larunbatarekin, iraganen da Intxaurmendi kantuz egunaren 11. edizioa, egitarau pollitarekin. 15:00 herrien arteko euskal joko desafioa, Gaia elkarteak kudeaturik. 17:00 sukaldaritza lehiaketa: xerrikia katalan moduan, 2 edo 3 pertsonatako taldean apailatu beharko dena; izenak eman uztailaren 1-eko berantenez (Jean-François Lefort, 06 12 24 16 94 edo loflekuine5@gmail. com). 19:00 lehiaketaren emaitzak eta aperitifa. 20:00 afaria, Nat & Watsonek alaiturik, tokiak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 28a

Kantaldi À¢'€'"

Aldudeko elizan iraganen da larunbat huntan (19:00) kontzertu bikaina nun entzunen diren lehen lehenik Mendi-Alde eskolako haurrak, ondotik Berçaits anaia lohitzundarrak, jaz Aramitzeko kantu txapelketa irabazi zutenak, eta azkenik Menditarrak, hauek kasik etxekoak direnak. Kantaldi hau Mendi-Alde eskolako burasoek eta Aldudeko klikak dute antolatzen. Sartzea urririk izanen da. Ondoren, trinket lekuan preziatuak izanen dira talo eta edariak, eta gaualdiak segituko du hain segur kantuz,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 28a

Aiherra

Aiherrako bestak arras kausituak: MILESKER gazteria ederrari

Berriki iragan herriko pesten ondotik, lehen lehenik eskertu behar ditugu pesta komiteko gazteak, holako egitarau edo programa pollita xutik ezarririk. Aurten ere ez zen Hazparneko pesten konkurrentziarik, joan den urteko data bera atxikirik, eta aurtengo bestek herritar eta gazteria ederra bildu dute, 4 egunez. - Ostiral arratsarekin, "TALO TAPALO" Pantzo Irigaraik idatzi antzerkiarekin hasi dira pestak, eta 340 ikuslek...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016