Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 31a
Joan den larunbatean iragan dira Lapurdi gelan hemengo hautetsien ingurura bilduak zirela suprefeta, Espagnac zenaturra, Etcheverria departamenduko kontseilaria, auzo herrietako auzapez lerro bat eta uztariztar andana bat. Bruno Carrère auzapezak eman du 2018an iragan diren gertakarien berri: berri txarretan Super U ondoan egin beharra zen borobilgunea ez baita oraino egin eta aro txarrak uztailean egin desmasiak; berri onetan: suhiltzaileen kongresua,...
Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 31a
Joan den igandean, urtarrilaren 20an, Arberatzeko kontseiluak eskaini ditu bere agiantzak herriko sala berrituan 130 bat herritarren aitzinean. Sauveur Bacho auzapezak, Louis Oillarburu, Mattin Lamarque eta Kati Boloquy axuantek presentatu dituzte joan den urteko harat-hunatak eta 2019ko proiektuak. Besteak beste, aipatuak izan dira herriko gelaren arraberritzea, bi hilerrien handitzeak, Zilekoako leku...
Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 31a
Joan den ibiakoitz goizean, lekuko kontseilari, Antzuolako kontseilari, herritar, elkarteetako arduradun, auzo, hots jende multxo ederra bildu zen lehenik ANTZUOLA JOSTALEKUAren estreinaldian, eta gero Denen Etxean, urte berriko agiantzen karietara. Arño Gastanbide auzapezak 2 mintzairetan egin duen hastapeneko mintzaldian aurkeztu du nola iraganen zen ekitaldia: joan den urteko...
Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 24a
Antzeztokian, I-GLU izeneko kupula aurkitzen da. Mota guzietako sortze eta hozialdiendako egokia den bizitoki goxoa eta lasaia da. Aterpe bat ote da? Animale-basa ziloa? Kanpamendu bat? Edo, menturaz, aldatuz doan paisaia bat? Baratze trankil horretan, marika bat ametsetan ari da, musika soinuekin dantzan ari da. Bidaia aberasgarri eta xoragarri batetarat gomitatzen gaitu, ninika gazteen hazkuntza eta garapenaren bideetan barna. Holako iduriez...
Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 24a
Joan den ebiakoitzean, Irisarrin, iragan da bi herrietako hirugarren adineko Hego Xuriaren biltzar nagusia. Elgarretaratze hori hasi da Ospitaleko gela batean, nun Etchamendy Jean presidenteak aurkeztu baititu elkarte horren harat hunatak. Ongi etorri bero bat egin du deneri, oroitarazi ditu urte barnean hil diren partalierrak, eri edo ezinduak aipatu ditu, eskertu bi herrietako auzapezak Lacoste Xavier eta Etchemendy René han zirenak,...
Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 24a
Bidarrai, Heleta, Luhoso, Makea eta Lekornek sortu dute "Gaztaina" elkartea, ekoizpen edo produktu hori baloratzeko xedearekin. Jean-Michel Anchordoquy gure auzapeza da elkarte-buru. Elkartearen harat-hunaten berri emaiteko, informazio bilkura publikoa, deneri idekia, iraganen da urtarrilaren 26an, larunbat arratsaldez (17:30), herriko gelan. Lehendakariak presentatuko ditu elkartearen helburuak eta ibilmoldeak. Ondotik,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016