Herriz Herri | 2019ko Otsailaren 07a
urtarril haste huntan hiru heriotze ukan ditugu herrian, hiruak auzoak. Lehenik Martxalin Narp sortzez Jaureguiberry Karrikaburuko ama 87. urtean zendu da, erietxerat altxatu eta hiru egunen buruko pausatu da. Bere bizia laborantxan eramana, emazte langilea eta bihotz onekoa, etxeko atea idekitzen bazakien. Egun berean zendu da Margaita Casenave sortzez Sallaberry Bidartekoa, bere bizia Baionan iragana erakasle. 85 urtetan utzi du mundu hau eritasun gaixto batek joa. Hirugarrena berriz Aña...
Herriz Herri | 2019ko Otsailaren 07a
Urtarrileko hilabeteak ez dauku bere bisaia hoberena erakutsi, 8 egun barne bi heriotze izan ditugu: hau da J.Pierre Etcheberry Plaza-Uhaldeberrikoarena 88 urtetan itzali dena aspaldixkoan pairamenaren berri ezaguturik. Sobera xehetasunetan hedatu gabe erranen dut gazte denbora hastapenean urte zonbait etxean eta ere mutil egonik laborantzan, Ameriketara joan zen eta zonbait urte han iraganik itzuli zen gibelerat eta Pariseko eliza batean atzeman lana giltzain edo elizamutil gisa bertze asko...
Herriz Herri | 2019ko Otsailaren 07a
Gan den igandean iragan da loto Lur Berri gelan eskola publikoko haurren burasoek antolaturik, izigarri kontent ziren, 100 bat parte hartzaile izan dituzte, txokolatesneak izan du arrakasta denbora hotz horrekin, matahamiek ere, dena omore onean bukatu da, eskerrak deneri.
Gan den larunbatean egun osoan iragan da Herriko Etxeko edantegian mus txapelketa, 14 taldek parte hartu dute, txapeldunak Unai Iribarren eta Antton Etxeberri, irabazi dute Michel...
Herriz Herri | 2019ko Otsailaren 07a
Otsailean sartu berriak gira eta buraso gazteek aitzinetik ikusi behar dute oporretan haurrak nun eta nola koka... Aisealdi gunea idekia izanen da otsailaren 18tik, martxoaren 1era. Izenak eman daitezke Hazpandar gisa, hilabetearen 8raino. Ondotik besteendako otsailaren 11tik 14ra. Astelehenetik ostiralera egin daiteke (09:00-12:30) eta (13:30-17:30). Larunbatean aldiz (09:00-12:00) Elgar Zentroan, gazteen gunean. Telefona daiteke ere: 05 59 29 58 33 edo...
Herriz Herri | 2019ko Otsailaren 07a
Herriz Herri | 2019ko Otsailaren 07a
Ihauterien ekitaldi ofiziala iraganen da otsailaren 23an Senpereko plazan, hemendik laster informazio gehiago emanen ditugu. Haatik egun hori aitzin, ez pentsa arduradun gazte horiek beren etxe xokoetan egoki direnik, erne-erne ibilki baitira auzoz-auzo beren animazio omoretsuen zabaltzen. Joan den larunbatean, etxez-etxe ibili dira Olha auzoan, larunbat huntan otsailaren 9an Hergarai zeharkatuko dute eta otsailaren 16an Urguri auzoa. Beraz kantu, dantza eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016