Herriz Herri | 2019ko Otsailaren 21a
otsailaren 21ean, Ainhoa INTXAURRANDIETA mintzatuko da Gipuzkoako erraustegiari buruz izan diren kalapitetaz. Maialen Moreno Zubeldia eta Xamarren ondotik, Ainhoa Intxaurrandietaren aldi izanen da aste huntan Zabalikek antolatzen dituen otsail ostegunakari. Zineman dira ikusten gisa hortako istorioak: intriga eta azpijokoak, jukutria ilunenen gordetzeko ordenagailuak isilka hustea, gaiak epaitegira desbideratzea politiko debate sanoaren itxurak eginez... Ainhoa...
Herriz Herri | 2019ko Otsailaren 21a
otsailaren 23an, ibiakoitzez arratsaldeko 6etan, abiatzea trinketetik musikari, dantzari, bertsulari, zirtzil eta elanbruekin! Ibilbidea Bixentainian bukatuko da! Santibateren kari deneri idekiak diren dantza eta kantu errepikak proposatuak zauzkizue otsailaren 16 eta 23an goizeko 10etan Plaza Xokon.
Okozen bizi diren Maitena Biscay eta Gexan Costeraren etxean bigarren haurra sortu da; aldi huntan neskatoa, Elorri eman dakote izena....
Herriz Herri | 2019ko Otsailaren 21a
Diego GUILLAUME, Adrien GUILLAUME eta Sabrina ARASCOren etxean; Maika MAYOUSSIER Navarro, Bruno MAYOUSSIER eta Patricia NAVARROren etxean; Rose Uxue ESTECORENA, Pascal ESTECORENA eta Stéphanie GARCIA Izarra etxean; Manoa Louméo Ugo CHAUVIN CLOT, Thibaud CHAUVIN eta Elisa CLOT-en etxean; Laia URDAMPILLETA, Fabien URDAMPILLETA eta Maider LECUBERRIETAren etxean; Xan VERGER MENDIZABAL, Alexis VERGER eta Julia MENDIZABAL-en etxean; Mattin SAINT...
Herriz Herri | 2019ko Otsailaren 21a
40 minutuko ikuskizunak bi emanaldi izanen ditu, otsailaren 23an (14:00 eta 18:30). "l'Envol de la fourmi" edo "xinaurriaren airatzea", oilo eta pailazo baten arteko soka-dantza fantasia aurkeztua da oraikoan. Amets bera partikatzen dute pailazo malestruka batek eta oilo ausarta batzuk: airean ibiltzea. Oldarra hartu, makilen laguntzarekin hari baten gainean harat-honaka ibili, denak aitzaki dira hegaldaka hasteko. Horra laburki zer ikusgarri...
Herriz Herri | 2019ko Otsailaren 07a
Union Basque batasunak antolatzen duen xapelgoa otsailaren 10ean abiatuko da gure herrian. Igande egun osoan jokatuko dira partidak Haramboure ostatuan. Goizarekin 9:30etarik 12:30 arte, aratsaldeko 2:00etan berriz haste. Aitzineko urtetan bezala lekuan berean bazkaltzen ahalko da, xapelketan parte hartzea eta bazkaria, 25 euro- tan. Izena, ostegun aratseko eman behar da ostatuan, bereziki bazkariarengatik.
Hau...
Herriz Herri | 2019ko Otsailaren 07a
otsailaren 8an, ostiral gauean, zortzietatik gora, Buzunaritze Etxarteko supazter goxoan, Santibate ospatuko dugu: kantatzeko, dantzatzeko, irri egiteko, tripotak jateko, edateko, eleketan artzeko, elgar ezagutzeko... hots, neguan besta egiteko parada izanen da. Interesatua den oro ongi etorria da. Ipar Iratiko zaharrenak oroitzen dira nola duela hamarnaka urte batzu gure ibarrean Santibate ospatzen zuten. Santibatekariak, zirtzilki beztituak eta maskaturik, urtarrilean eta otsailean etxe...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016