Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 01a

Daniel LANDART herriko semea ohoretan

Donoztiriko herriak Daniel LANDART herriko semea ohoratuko du martxoaren 3an igandearekin, arratsaldeko 3ak et'erditan, Beti Xutik gelan. ILDOKA antzerki taldeak "Jendeak" liburuaren zatiak irakurriko eta antzeztuko ditu. Ondotik, Txomin HEGUYk kudeatuko du Daniel-i eginen zakon omenaldi xume bat (agian merezi duen bere obraren araberako bat beste nunbait egina izanen zaio) zoinetan bere lagun batzuen lekukotasunak entzuten ahalko diren, Andde DUHALDE eta Mixel DUCAUk Daniel-eri idatzi kantu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 01a

Beila

Garaziko Jatsu herrian, San Frantses Xabierrekoaren ohoretan egiten dena urte oroz, iraganen da martxoaren 10ean, meza nagusia (10:30), Euskal Irratiek zuzenean emanen dutena eta bezperak (15:00). Meza aitzin eta mezatik landa, izanen da bixkotxa saltze bat Donazaharreko San-Mixel eskola girixtinoko haurren burasoek antolaturik. Ongi etorri deneri.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 01a

Uztaritze

Mintzaldi

Oso interesgarria izan da joan den ortziraleko mintzaldia ''Euskaldunak eta itsasoa'' gaiaz Xabier Agotek segurtaturik. Mereziko zuen entzule gehiago. Xeheki eta garbiki esplikatu digu aspaldiko mendetan euskaldunek itsasoarekin ukan harremanak, balea ihiziak eta bakalau arraintzak. Erakutsi ere zertan den San Juan itsasontzi berriaren lanen aurrerapena. Dudarik ez ongi aditua dela sail hortan. Goresmenak eta eskerrak Xabier.

Hartzaro festibala

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 01a

Pilota esku huska

Azkaindarrak Euskal Herriko txapeldun izanik kimuen taldean zuraidarren kontra, aldi huntan Frantziako txapelketaren kondu, partida ederra eginik, galtzaile atera dira 40-22, eta zuraidarrak txapeldun. Segi aitzina pilotan jokatzen gogotik!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 01a

Senpere

Kantu lirikoa elizan ostiralean

Martxoaren 1ean, (20:30), Senpereko kultur sailak antolatzen du elizaren gerizapean, operako kantu ezagunen emanaldi bat. Vivopera konpainia lirikoak nazioarte mailako artistak aurkeztuko ditu, hauen artean: Estelle Micheau sopranoa, Ania Wozniak mezzo-sopranoa, Xavier Fabat tenorra eta Baionako Vincent Simonet baritonoa. Opera ezagunetako kantu zatiak interpretatuko dituzte: Mozart-en Cosi Fan Tutte, Txirula Magikoa eta Don Giovanni, Verdi-ren La...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 01a

Optika denda berria

Azkaratetik etorri zauku Florence Etchenique andere gaztea Osagarri Etxearen parean eraikuntza berria eginik, "Baigoptique" bere optika dendarekin hor instalatzeko. Ikasketak Lormont-en (BTS) eta Bordelen (lizentzia) egin ditu eta optika praktika aldiz Hendaiako denda batean. Euskaraz ere hitzegiten duela, esperantzaz betea heldu zauku, zerbitzu berria ekarri nahiz gure balea huntan. Dendaz aparte, etxetarat ere joan laike beharrez, bereziki jende xaharrak direnean. Hirietan kausitzen den...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016